TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN EDDIE & THE HOT RODS ETA GEHIO
Oraingoan Eddie & the hot rods taldearen disko klasiko bat izan dugu aste honetako disko berezia: “Life on the line”, eta beste zenbait abesti gehio ere izan ditugu.
Oraingoan Eddie & the hot rods taldearen disko klasiko bat izan dugu aste honetako disko berezia: “Life on the line”, eta beste zenbait abesti gehio ere izan ditugu.
Rory Gallagher maitatuaren lehenengo taldearen lehenengo diskoaz aritu gara, Taste taldeaz hain zuzen. Beste abesti eder batzu ere izan ditugu eta JJ BURNEL, Stranglerseko baxujolearekin izandako elkarrizketa ere eskeini dugu.
The Cramps talde maitatuaren Stay Sick LPaz aritu gara besteak beste, Holidays in Barduliaren aipamen bat ere egin dugu…
Jet Bumpers alemanen lehenengo diskoaz aritu gara eta beste abesti eder batzu ere izan ditugu gaurko irratsaioan…
Kaixo Ttan Ttakideak!! Hemen ditugu aurtengo festa mundialetik pasa direnen argazki paregabeak! Eskerrik handienak eman behar dizkiogu Makoki-ri egindako lanarengatik! Hemendik gutxira taldeen argazkiak eta guzti!
Hemen dugu Ttan Ttakun festa 2012aren aurkezpen irratsaioa. Parte hartuko duten taldeen deskribapenak eta abestiak entzuteko parada izango duzue irratsaio honetan. Festaren gorabehera eta zehaztasun guztiak jakin nahi ezkero, ez galdu irratsaioa! #ttnfesta2012 info+ hemen eta hemen
Gaurko irratsaioan Little Roosters taldearen lehe lp-a, 1981ean polydor zigiluak kaleratu zuena, Richmond Sluts taldeak kaleratu zuen ‘ sweet something”azken singlea, the Nashville Ramblers taldeak kaleratu zuen single bakarra eta Nervebreakers taldearen ‘politics’ ep-ko A aldea izan ditugu entzungai besteak beste. Entzun irratsaioa eta gozatu!!
Satan’s Rats taldeak argitaratu zituen 3 singleen eta maketen cd bilduma entzun dugu, “What a bunch of Rodents” izena duena. Ondoren Billy Karloff Band taldearen lehendabiziko singletik “Crazy Paving” eta “Back Street Billy” bi abestiak, Embryo taldearen “I’m different” eta Rivals talde eskoziarraren bigarren singlea, “Here comes the Night” entzun ditugu. Gozatu eta ipurdia mugitu!!
Sustraie-tik Banguardia-ra, Jazz-etik Dubstep-ra, Euskal Herritik Mundura
Dr. Feelgood ingelesen Malpractice diskoaz aritu gara eta miniLP eta Maxisingleekin osatu dugu gaurko irratsaioa…
Aspaldiko partez, merezitako (?) opor luze batzuen ondoren, irratsaioa egin degu, hainbat talde, estilo, nobedade, talde klasiko, etab. izan ditugularik, denak zazpi hatzbete formatuan, rock, garage, new wave eta punk ildokoak. Brand New Hate, Adjusters, etab. etab. On egin!!
Meat Loaf taldearen “Bat out of hell” diskoa azteru dugu beste zenbait abestien artean…