Namaste Budhavar 20. Programa
Namaste! Hemen da berriz Namaste Budhavar bi haundienekin Ravi eta Ali, dagoeneko etxekoak izango balira. Gozatu!
Namaste! Hemen da berriz Namaste Budhavar bi haundienekin Ravi eta Ali, dagoeneko etxekoak izango balira. Gozatu!
Namaste! Kosta zaigu baino hemen dugu berriz ere Namaste Budhavar. Gaurko irratsaioan sitarista berri bat dakarkizuet, Debabrata Chaudhury. Amerika eta Europatik ibili zen Ravi Shankarrek egindako bideetatik Ttanttakun irratira iritsi arte.
Gaurkoan Raga Jogiya, goizerako raga entzungo dugu. Abesti honetan Alla Rkha eta Ravi Shankarrek agurretan nabarmentzen den samintasunera hurbiltzen gaitu. Eta bukatzeko Dhun, haize leuna edo melodia esan nahi du, beraz igo mendira, erantzi arropa guztia ta sentitu nola haizeak laztantzen duen zure gorputz guztia. Namaste!
Irratsaio honen ibilbidea hasteko New York-en 1971-an Ravi Shankarrek emandako kontzertu mitikoaren abestia entzungo dugu, The Concert For Bangladesh – Bangla Dhun. Abesti hontan Ravi Shankar sitarean, Alla Rakah tablan eta Kamala Chakravarty 16 minutuko motor gabeko hegaldia eskeintzen digute. Namaste!