Sumendi Nagia Ez Egiteko Aitzaki Ezinobea

Sumendi Nagia Ez Egiteko Aitzaki Ezinobea

Hortxe duzue gure aitzakia, Om erraldoiak Bilbon ditugu, eta Sumendi Nagia ezin genuen honelako ospakizun bat galdu. Al Cisneros eta Emil “puto” Amos bueltan ditugu berriz eta badirudi abesti eta instrumentista berri batekin, edo hori esaten omen da mar-mar selektoenetan. Gure bila baldin bazabiltzate lehenengo lerroan aurkitu gaituzue. Ea grabatzerik al dugun. http://www.nvivo.es/conciertos/OM-Bilbao


Sumendi Nagia 76 · Tuareg

Sumendi Nagia 76 · Tuareg

Azkenean lortu dugu saio bat grabatzea, eta a ze programa, mamma mia. Tinariwen, Tuaregez osatutako taldea, gero eta ospetsuagoak egiten ari direnez, Tuaregen musikari buruz ikertu dugu pixkatxo bat eta Tamikrest, Group Inerane, edo Omar Moctar Bambino bezalako harribitxiak aurkitu ditugu. Saharan zehar bidai txiki bat egingo dugu, dunak zeharkatu, oasi batean ur freskoa edan … Continued


Sumendi Nagia · Geoff Farina

Sumendi Nagia · Geoff Farina

Gaurko Sumendi Nagian VIP txartela duen tipo baten diskografia entzun dugu, Geoff Farina. Zaila egiten zitzaidan horratza binilotik kentzea Farinaren uhinetan murgildurik. Garbitu zuen belarriak, Farinaren doinuek ez dute belarri zikinak gustoko ta. Gora Ttkn!


Sumendi Nagia Black Sabbath

Sumendi Nagia Black Sabbath

Asteartea denez eta ttanttakundarrok batu gara, eta informazio hau mundu osora iritsi da, baita Black Sabbathen belarrietara. Horregatik erabaki dute kontzertu berri bat ematea eta guk Paranoid diskazoa.


Sumendi Nagia 72.Programa // Shield your Eyes - Lisabö - Lüger

Sumendi Nagia 72.Programa // Shield your Eyes – Lisabö – Lüger

Otsailak 16, osteguna (gazteszena): Lisabö – Joseba Irazoki Otsailak 18, larunbata (mogambo): Shield your Eyes – Danisco for Beauty – Yaw Eta diska berezi bezela Lüger talde madrildarraren “Concrete Light” entzun dugu behetik gora. Arrrapa-zak. Mmmm. Ommm. Mmmm. Ommm. Saio guztiak: http://sumendinagia.wordpress.com


Sumendi Nagia 71. Programa

Sumendi Nagia 71. Programa

Gora Nigeria!!! Gaur Afrikako erritmo geldiezinei buruzko saioa egin dugu. Ofege, T-Fire, Blo… kontuz zuen aldakekin, musikaren menpe egongo bait dira aaahahahaha.


Sumendi Nagia 68.Programa // Zendutakoak gogoan

Sumendi Nagia 68.Programa // Zendutakoak gogoan

Sumendi Nagia cabroness!! Enrique Morenteren ohorez, maestroen saioa, hildako musikari ohoretsuenetarikoak entzungai, gozagai, gazaggoasdasdgasdg. John Coltrane, Joy Division, Captain Beefheart, Love, Mikel Laboa, Nick Drake… GORA! Saio guztiak: http://sumendinagia.wordpress.com/


Sumendi Nagia 67 · Lisabö - Ezarian

Sumendi Nagia 67 · Lisabö – Ezarian

Lisabök diska berria aurkezten duenez, gaur Sumendi Nagian, “Ezarian” diska, sekulakoa! Diska borobila ez, esferikoa, Bruselako koleak bezala. Mamma!!!


Sumendi Nagia 66. Programa // Here comes el Arih!

Sumendi Nagia 66. Programa // Here comes el Arih!

George Harrison-en inguruan egin degu gaurko mini-Sumendi Nagia, hurrengo batean sakonago sartuko geran intentzioarekin. Ez galdu Donostiako Trueba antzokian dagoen berari buruzko dokumentala, izugarrrrria amigou! Arih! Saio guztiak: http://sumendinagia.wordpress.com/ Lurra eta askatasuna!  


Sumendi Nagia From Russia To West

Sumendi Nagia From Russia To West

A ze nolako berriak gaurko Sumendi Nagian, hasteko Txiletik (Viva Chile Mierda!) Follakzoid taldea, Errusiatik (Gora Robin Food!) Brandband matxakabubleak, San Franciskotik Wooden Shjips- en diska berria West, ta Baratzatik gure lehenengo brokoliak ta romaneskuak. Gora Ra, Gora Ttanttakun!  


Sumendi Nagia 64. Programa // CURASANGRE!!

Sumendi Nagia 64. Programa // CURASANGRE!!

Gure lagunak dira eta maite ditugu!! CURASAN-en 12” LP berria!! http://curasan.bandcamp.com/album/curasangre Oso oso haundia!!! Bularra emozioz betetzen zaigu eta hitzak dardarka atera ahotik horrelako gauzak aurrera ateratzen direla ikustean, eta gure bizitzen momentu baten testigu izango direla konturatzean. Gora!!!


Sumendi Nagia 63. Programa // Ondoloin Danoi!

Sumendi Nagia 63. Programa // Ondoloin Danoi!

Gaurkoan estatuko nobedade batzuei entzunaldi sakona eman diegu, andaluziako Las Buenas Noches taldea ezagutu (the black heart procession edo 16 horsepower bezelako taldeak gustatzen bazaizkizu eman entzunaldi bat!!), Bcore bartzelonako zigilu mitikoaren diska berri batzuk, Moonpalace-en beste pare bat eta bukatzeko FAJARDO handiaren ep berria entzun dugu goitik behera (gutxi gora behera). Arrrcarde, dame una … Continued