TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN THE BEAT AMERIKARREN 1º DISKOA ETA GEHIAGO
Paul Collin’s musikariaren THE BEAT taldearen lehenengo LP-a aztertu dugu beste zenbait harribitxirekin batera…
Paul Collin’s musikariaren THE BEAT taldearen lehenengo LP-a aztertu dugu beste zenbait harribitxirekin batera…
Briganthya taldearen Destino nuevos aires disko berria aurkeztu dugu gaurko irratsaioan eta gure estudiotan izan ditugu David eta Mat galderei erantzuten…
Leihotikan nafarren “Harold” diskoaren aurkezpena egin dugu “Eguerdio ahotsa” magazinean, Aitor taldekidea elkarrizketatuz.
Berrikuntza interesgarri honek izan du protagonismoa irratsaioa hontan, Pennycocks bartzelonarren “Do it cock” LP berria entzun ezagutu eta aztertu dugu, beste abesti gehiagorekin batera…
The Uski’s bizkaitarren “Tximinotan” diskoa aurkeztu dugu eguerdiko ahotsa magazinean, taldekideak elkarrizketatu ditugu gure estudiotan….
Oraingoan Eddie & the hot rods taldearen disko klasiko bat izan dugu aste honetako disko berezia: “Life on the line”, eta beste zenbait abesti gehio ere izan ditugu.
Pasa den astean asuntu teknikoak direla eta kale egin genuen, gaur indarrarekin gatoz, nahiz ta teknologiak gurekin bat ez joan. Primizia bezala Tortoisen zuzeneko emanaldiaren abesti batzuk eta Ben Chasney-ren azkeneko diskatik ateratako abestitxo bat. Ez galdu Comets On Fire-n abestia, cuore di sousa
Namaste! Gaukoan, gure gogokoen bi munduen arteko elkarlan ezinobea dugu Namaste Budhavar-en, Indo British Jazz Ensemble taldea Curried Jazz diskarekin. Bai taldearen eta bai abestiaren izenak oso aproposak dira. Irratsaio hau entzuten baduzue bihar, ingelesak bezala “baked beans” batzuk gosalduko dituzue, baino curriarekin.
Eguerdiko ahotsa magazinean Gobeo Bay taldearen “Alfa y omega” diskoa aurkeztu dugu, eta horretarako Julen abeslaria izan dugu telefonoz bestalde, ordu beteko grabazioa duzue hemen, elkarrizketa 35. minutuan hasten da gutxi gora behera.
Aste honetako disko berezia Social Distortion californiarren “Mommy’s little monster” izan da, gainera Puro Chile-ren “Color” diskoa aurkeztu dugu Mamen eta Urkori elkarrizketa eginez, eta abesti gehiago ere izan ditugu.
Puro Chile taldeak “Color” izeneko diskoa atera zuen duela 4 urte, baino guk orain egin dugu elkarrizketa eta aurkezpena, Mamenek eta Urkok erantzun dituzte gure galderak.
Blast Beat Hiru-n Mieszko Talarczyk deunari omenaldi bat egin diogu. Grindaren boterea eta tsunamiaren indarra batu dira zuen etxeak bortxatzeko. Gora!