Namaste Budhavar 16. Programa

Namaste Budhavar 16. Programa

Gaurkoan Mohan Bhatt eta Ry Cooder haundiek egindako ikaragarrizko diska entzungo dugu. Kolorado-ko basamortutik ibilaldi bat egingo dugu baino kurry usain interesgarri batekin. Slide-ren boterea, musikaren indarra, Jainkoekin hizketan.


Sumendi Nagia 76 · Tuareg

Sumendi Nagia 76 · Tuareg

Azkenean lortu dugu saio bat grabatzea, eta a ze programa, mamma mia. Tinariwen, Tuaregez osatutako taldea, gero eta ospetsuagoak egiten ari direnez, Tuaregen musikari buruz ikertu dugu pixkatxo bat eta Tamikrest, Group Inerane, edo Omar Moctar Bambino bezalako harribitxiak aurkitu ditugu. Saharan zehar bidai txiki bat egingo dugu, dunak zeharkatu, oasi batean ur freskoa edan … Continued


TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN TASTE-REN 1º LP-A

TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN TASTE-REN 1º LP-A

Rory Gallagher maitatuaren lehenengo taldearen lehenengo diskoaz aritu gara, Taste taldeaz hain zuzen. Beste abesti eder batzu ere izan ditugu eta JJ BURNEL, Stranglerseko baxujolearekin izandako elkarrizketa ere eskeini dugu.


JJ BURNEL Stranglers-eko baxujolearekin elkarrizketa

JJ BURNEL Stranglers-eko baxujolearekin elkarrizketa

Stranglers taldeak “Giants” izeneko disko berria kaleratu du eta aurkezpen biran dabiltza, Ostiralean Bordelen izango dira Rock School Barbey aretoan, eta horren arira elkarrizketatu dugu telefonoz JJ BURNEL taldeko baxujole, eta sortzailea.




STRANGLERS-EN

STRANGLERS-EN “GIANTS” LAN BERRIA

Londresko Stranglers taldearen lan berria aurkeztu dugu, “Giants” izenarekin duela 15 egun kaleratu zen, eta aurkezpen bira egingo dute Europatik. Bordelen egongo dira apirilak 6-ean “Rock school barbey” aretoan, eta bertaratzeko 2 sarrera banatu ditugu, Euterpe eta Box Office-ri esker. Honetaz gain gauza gehiago ere izan ditugu irratsaioan…



Namaste Budhavar

Namaste Budhavar

Namaste! Aste hontan kale egin dugu, kotxea mekanikoarengana eraman dehar izan det. Dana den, zuen Namaste Budhavar eta sitar desioak asetzeko kontzertu bat gomendatuko dizuet, Desert Slide. Larunbatan Kursaal aretoan. http://www.fundacionkursaal.com/desert-slide.php Rajastaneko musika, oso interesgarria. Rajastan Indiako estaturik haundiena da, mendebaldean kokatuta, Pakistanekin muga egiten.  Namaste Budhavarren ohitutak gauden instrumentoak entzungo ditugu: tabla, tanpura, otoitz ahotsak… … Continued


Sumendi Nagia · Geoff Farina

Sumendi Nagia · Geoff Farina

Gaurko Sumendi Nagian VIP txartela duen tipo baten diskografia entzun dugu, Geoff Farina. Zaila egiten zitzaidan horratza binilotik kentzea Farinaren uhinetan murgildurik. Garbitu zuen belarriak, Farinaren doinuek ez dute belarri zikinak gustoko ta. Gora Ttkn!