ANARI, EmeSUtan  Ekainak 8, 2015

ANARI, EmeSUtan Ekainak 8, 2015

Aurkezpen gutxi behar duen emakumea, 6 diska sortu, bat Pettirekin elkarbanatuz, gure belarriak gozatzen jarraitzen du azken diskarekin ” Zure Aurrekari Penalak” Gozatu ordubeteaz


SMOKE CITY, EMESUTAN, Maiatzak 18, 2015

SMOKE CITY, EMESUTAN, Maiatzak 18, 2015

Li-lu-ra-tu-ta geratu nahi? bolumena igo eta belarriko zikinak garbitu! Nira Miranda ren ahotsaz gozatuko dugu SMOKE CITY talde paregabean! Nina Mirandarentzako tartea beste gau batean hartuko dugu, gaurkoan Smoke City bandari egin diogu txokoa ;) *Sarean gaude : @emesutan ala facebooken ere emesutan idatzi, gure emaila: emesutan@gmail.com tlf: 943 32 25 23


HERRI URRATS 2015 eko Musikariak!! MAIATZAK 11, 2015

HERRI URRATS 2015 eko Musikariak!! MAIATZAK 11, 2015

Gaur gure artean izan ditugu HERRI URRATS en entzun ahal izan diren talde batzuk! Aditu nahi! gozatu nahi? KLik bada!! @info_willis #MaialenErrotabehere #AireAhizpak @anaiarrebak eta segidan @ZezenarenTaldea #NahiaMatthys @HerriUrrats


Udarako Musika Goxo, Berezia, Apirilak 13, 2015

Udarako Musika Goxo, Berezia, Apirilak 13, 2015

Musika Berezia, goxoa, udarakoa, itsasertzekoa, bibrazio zirraragarria ematen dizuna, itsasoari begira, eguzkia sartzen denean garagardo batez lagundurik konpainia ezin hobean irribarre bat eta Musika hau azpitik entzunez..! Gau udatiarra, goxotasunez ta begiak itxita ere entzutekoa! Eman PLAY eta kitto ;)


Joan Jett & The Blackhearts, EMESUTAN, Martxoak 23, 2015

Joan Jett & The Blackhearts, EMESUTAN, Martxoak 23, 2015

Joan Jett en ibilbidean bigarren talde hau izan zuen kide, The Blackhearts hain zuzen ere. Otsailaren 16ean The Runaways taldearekin egindako ibilbidea eta gaurkoan The Blackhearts ekin egindakoa, bakarka egindakoari ere tartea emanez. Gozatu R&R emakume kañero honen bidez!


MADONNA II zatia! EMESUTAN, Martxoak 16, 2015

MADONNA II zatia! EMESUTAN, Martxoak 16, 2015

MADONNAren bigarren partearekin gatozkizue diskografia guztiari errepaso, Martxoak 10ean, orain 6 egun ateratako diskoa ere izan dugu gure artean! Gogoan izan Igande honetan Txondorra Gunean Kontzertua izango da Ad Libitium egiten duen irratikide eta taldearen eskutik, Musika klasiko bikainari lekua egingo zaio! Gonbidaturik zaudete!


NNEKA Jainkosa EMESUTANen, 2015eko Martxoak 9

NNEKA Jainkosa EMESUTANen, 2015eko Martxoak 9

Nneka aurkezpenik behar ez duena Emesutaneko hasierako irratsaioetan izan genuelako…. bere musika aurkezteko berak igortzen digunari kasu egitea duzue onena ;) Nneka = No Words


MADONNA, EMESUTAN, 2015eko Martxoak 2

MADONNA, EMESUTAN, 2015eko Martxoak 2

Madonna aurkezpenik behar ez duen artista, bizirik ikonizatua, Lehen atala MADONNA I Bigarren zatia laster izango duzue.. ” Like a Virgin” edo “Erotica” “Bad Girl” edo “Material Girl” abesti entzunak batzuk besteak baino gehiago..


Sinead O'connor II atala! EMESUTAN, Otsailak 23, 2015

Sinead O’connor II atala! EMESUTAN, Otsailak 23, 2015

Falta zitzaigun bere diskografiaren erdian geratu ginen eta oraintxe parada duzue II. atala entzuteko! Emakume puxka! Emesutanekin harremanetan jartzeko: Sare Sozialak: Twitter eta Facebook : emesutan Emaila: emesutan@gmail.com Astelehen gauetan 21:30- 22:30 eta Ostegun gauetan errepikapenak 22:00-23:00


Joan Jett & The Runaways, EmeSutan, Otsailak 16

Joan Jett & The Runaways, EmeSutan, Otsailak 16

Gaur gauean Joan Jett artista izan dugu, The Runaways taldean egindakoaz eta apur bat bakarka egindakoaz aritu gara! Part II etorriko da ordea, Joan Jett & The Blackhearts taldearen ibilbide paregabea aztertuko dugularik !