TTANTTAPUNK IRRATSAIOAN DEVO-REN 2º DISKOA ETA GEHIO
Devo-ren Duty now for the future diskoa izan da aste honetako disko berezia eta beste zenbait harribitxi ere izan ditugu…
Devo-ren Duty now for the future diskoa izan da aste honetako disko berezia eta beste zenbait harribitxi ere izan ditugu…
Golden shower of hits da Circle Jerks californiarren 3º diskoa, hau izan da aste honetako disko berezia, eta beste zenbait abesti eder ere izan ditugu…
Washingtongo hard corearen erregeen Rock ror light LP-a entzun ezagutu eta aztertu dugu gaurkoan, Bad Brains-ez gain beste kanta eder batzu ere izan ditugu, eta gogorato 107.2 FM-an gaudela orain.
Sonidos de un derrumbe da andaluziar hauen bigarren LP-a, LA URSS taldeak gainera euskal herria bisitatuko du laister diskoa aurkezteko, beste abesti eder asko ere izan ditugu…
Normalean zuzenekoak aukeratzen ez baditugu ere, aste honetan I never talked to Bob Dylan, Patti Smith-en zuzenekoa izan da aukeratutako disko berezia, bestelako abesti ederrekin osatu dugu irratsaio hau…
Ingeles ezezagun hauen “More songs about love and war” disko bikaina aurkeztu dugu gaurkoan, gainera 90. hamarkadako beste zenbait harribitxi izan ditugu irratsaioan, eta Hoehnie records-eko Hoehnie bera izan dugu telefonoz bestalde.
Kontzertu interesgarri hau dela eta The Zeros taldearen errepaso bat egin dugu “Right now” diskoaren laguntzarekin, ala ere gauza gehiago ere egon dira gaurko TTAN TTAPUNK irratsaioan. Ostegun hontan, beraz Bilboko Kafe Antzokian izango ditugo THE ZEROS 21:30tatik aurrera Los Tupper taldearekin batera.
Creamers estatubatuarren 2º diskoa izan da protagonosta nagusia gaurko irratsaioan, beste kontu batzu ere izan ditugu, ala nola, igande hontako diska azoka Londres hotelean.
Ezin beste modu batean izan, eta oraingoan berriro asteburu hontako TXOMINEKO JAIEI buruz hitz egin degu nagusiki, bestelako musika ere izan dugu.
Irratsaio berezia izan da gaurkoa, alde batetik Pikatxu-ren laguntzarekin David Bowieren zenbait abesti izan ditugu, bestalde eta ardatz nagusi gisa, Txomineko jaien egitarauari errepasoa eman diogu, urtero bezala irailak 7 eta 8-an Txomin auzoan festak ospatuko dira eta Ttan Ttakun irratiak Txozna eta eszenatokia jartzen ditu egitarau oparoarekin, Bukowskin izango den kontzertu batetaz ere hitz … Continued
The Jam taldearen 1º LP-a aztertu dugu oraingoan, “In the city” izenarekin, beste zenbait abest eta berrikuntza ere izan ditugu…
Gaur irratsaioaren ondoren Bad Manners taldearen kontzertura noa eta hori dela eta, Ska revival irratsaio berezi bat egitera bururatu zait, Euskal Herriko, New Yorkeko eta Ingalaterrako taldeekin, bereziki NYC SKA LIVE diskoaz hitz egin dugu.