Donostiako Neo-Soul -eko abeslaria eta kantuegilea.
Zazpi urte zituela pianoa eta zeharkako txirula jotzen hasi zen eta orkestra eta koro desberdinetan parte hartu ondoren, hamalau urterekin hasi zen jada bere abesti propioak konposatzen.
Baina Danimarkara iritsi zen arte ez zen kontziente izan abeslari eta konpositore bezala karrera bat garatzeko aukera zuela. Bertan bere abesti propioak abestu zituen lehenengo aldiz “mikro irekiko” sesio batean eta harrera hain ona izan zuela ikusiz bere jaioterrira bueltatzean lau abestiz osatutako maketa bat grabatzeko erabakia hartu zuen.
Gaur egun, 24 urte dituela eta lokalki oso kritika onak jaso ondoren, munduak bere musika ezagutu dezan nahi du.