SURFIN KAOS

Surfin Kaos 2002ko Urtarrilean sortutako Donostiar Rock taldea da. Surfin Kaos sortu baino lehen, Mugatik, Utikan, Lau itzal edo Kolore biziak bezalako taldeetan aritu ziren. Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean bertsio batzuk jotzen hasi ostean, beraien kantu propioak ateratzen hasi ziren. Horrela, lehen maketa (Surfin Kaos) grabatu zuten Haritz Harreguy teknikari lanetan zutela. Lehen maketa honen ostean,…

Surfin Kaos 2002ko Urtarrilean sortutako Donostiar Rock taldea da. Surfin Kaos sortu baino lehen, Mugatik, Utikan, Lau itzal edo Kolore biziak bezalako taldeetan aritu ziren. Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean bertsio batzuk jotzen hasi ostean, beraien kantu propioak ateratzen hasi ziren. Horrela, lehen maketa (Surfin Kaos) grabatu zuten Haritz Harreguy teknikari lanetan zutela.

Lehen maketa honen ostean, 2004ean, Gaztesareako bilduma batean Izan Rock&Roll abestia kaleratu zuten. Urte berean, 25 urte eta gero… E.H.E. diskoan ere abesti bat kaleratu zuten.

2005ean, Oihuka diskoetxearen eskutik, BizzionBizzi diska kaleratu zuten.