Txin’Goody Roots Band Txin’ggody Paradise jaialdiko banda ofiziala da.
Jaialdirako reggae eszenan mugitzen diren musikari euskaldunek osatutako formakuntza dugu Txin’Goody Roots Band. Aurretik aukeratutako gai zein errepertorioa eskainiko digute ekitaldirako elkartu berri diren musikari ezberdinek.
Aurreko urteetan, Bob Marley-en omenaldia, emakume artista ohoragarriak eta iturri afrikarretara itzulerarako emanaldien ondoren, aurtengoan reggae-a eta euskal kulturaren fusioa izango dugu emanaldi. Txalaparta, kirikoketa, txirula eta trikitixa baxua, bateria, kitarra eta teklatuakin nahasiko dira bertso saioez girotuta.
Taldearen oinarria jatorri desberdinetako musikariek eratuta dago, guztiak reggae musika eta bere kulturaren maitaleak euskarri sendoa dutelarik. Zidrok bateria (Rootsystem, Los Sparteens, Soon Come), Hory (Dingwash, Soon Come) oinarri erritmikoa emanez, David eta Edu (Tacumah) oinarri erritmiko eta melodikoa eta Gorka (Tacumah) alde teknikoa. Artista gonbidatu bezala musikari guzti hauek izango dituzte: Mattin Sorzabalbere (Kortatu, Imuntzo eta Beloki …) trikitixa eta txirula joez. Patxi, Eneko eta Jon txalaparta eta kirikoketa ukituz. Odei Barroso, Mantxi eta Jokin Labaien bertsotan. Oiane, Hanni eta Izadi ahotsak (Tacumah).