Ttan Ttakun berritu bat bueltan da

Maiatzak 8an ur isuri baten ondoren, Ttan Ttakun irratiko estudioa ondorio larriekin gelditu zen. Lokaleko aparailu elektronikoak, emisio mahai nagusia, ordenagailuak, mikroak, etab. izorraturik gelditu ziren. Hortik pare bat asteetara emisioa errekuperatu eta musika emititzeko lehengo pausuak eman genituen. Hortaz gain, lanak ugariak izan dira ttan ttakun irratia osatzen dugun pertsonen partetik. Eta tituloak esaten…
,

Maiatzak 8an ur isuri baten ondoren, Ttan Ttakun irratiko estudioa ondorio larriekin gelditu zen. Lokaleko aparailu elektronikoak, emisio mahai nagusia, ordenagailuak, mikroak, etab. izorraturik gelditu ziren. Hortik pare bat asteetara emisioa errekuperatu eta musika emititzeko lehengo pausuak eman genituen. Hortaz gain, lanak ugariak izan dira ttan ttakun irratia osatzen dugun pertsonen partetik. Eta tituloak esaten duen moduan, ttan ttakun berri bat bueltan da. Berria, alde guztietatik, bai kanpotik eta bai barrutik ere! Jarraian aipatzen dizkizuegu nobedade eta aldaketa guztiak, gutxinaka-gutxinaka zuek deskubritzen jun beharko zeratenak:

  • Itsura eta webguena. Logo aldaketatik hasita, webgune hau sortu dugu. Webgune berri hau ttan ttakun irrati berri honen oinarria izan dadila nahi dugu. Beraz, hemen aurkitu ahalko duzu irratiaren inguruko informazio osoa eta eguneratua.
  • Irratia zuzenean nonahi. Orain, zuzenean jarraitu dezakezue irratia munduko edozein txokotatik zuzen zuzenean interneteko streaming-aren bidez.
  • 2.0 herramintekin eguneratuta. RSS jarioak, Twitter erabiltzailea, facebook kontua eta flickr argazkiak izango dira ere irratiko partaide.
  • Podkast-a. Hemendik aurrera irratsaio gehienen audioak egongo dira entzungai ere podkast eran.
  • Interakzioa. Entzuleekin harreman handiagoa lortu nahian, ekintza desberdinak jorratuko dira ohikoak direnenei gehituta. Gure entzuleak, irratiko parte izatea garrantzitsua izango da etapa berri honetarako. Entzuleez gain, talde, musikari eta disketxeekin kontaktuan jarriko gara, hauek ere bere espazioa eduki dezaten irratian.
  • Bazkideak. Hemendik aurrera irratiko bazkideak izateko aukera emango dugu nahi duenarentzat. Honen inguruan informazio gehio emango dugu, webgune honetan gutxi barru…
  • Lokaleko estudioa. Maiatzeko ur isuaren ondoren, ttan ttakun estudioak erdizka gelditu ziren. Geldiune hau aprobetxatu dugu aurretik puntualizatutako gaiak martxan jartzeko batetik, eta lokala bermoldatzeko bestetik. Beraz, irratia bixitatu nahi ezkero gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzue! Etxean bezala sentituko zarete musikaz blai!
  • Software libre eta euskalduna. Software libre eta euskalduna erabiltzen ari gara uneoro irratian. Filosofia hau ere irratiko jarraitzaileei transmititu nahi diegu.

Gogoratu, Donostia eta inguruetan FMko 106.8an gaudela, www.ttanttakun.com bisitatzea baduzuela eta hemendik aurrera zuen parte hartze handiagoa eskatuko dizuegula!!

Ttan Ttakun irratia.

Leave a Reply