Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen…

Kaixo lagunok!! Hemen jarraitzen dugu bizi-bizi festibala disfrutatzen. Atzoko arratsalde-gaua larunbatekoa baino lasaiagoa izan zen (gure aldetik...), baina kontzertuak izugarriak izaten jarraitu zuten. Arratsaldean Big Youth-en toasting-aren inguruko elkarrizketa ofizialetik pasa ondoren, afaltzera jun ginen indarrak hartzeko asmoz. Gaua Jah Mason-en zuzeneko indartsuarekin hasi genuen. Anthony B-ren erara, new roots estiloko erregeetako bat da hau…
, , , , , , , , , , , , , , , , ,

Kaixo lagunok!! Hemen jarraitzen dugu bizi-bizi festibala disfrutatzen. Atzoko arratsalde-gaua larunbatekoa baino lasaiagoa izan zen (gure aldetik…), baina kontzertuak izugarriak izaten jarraitu zuten. Arratsaldean Big Youth-en toasting-aren inguruko elkarrizketa ofizialetik pasa ondoren, afaltzera jun ginen indarrak hartzeko asmoz. Gaua Jah Mason-en zuzeneko indartsuarekin hasi genuen. Anthony B-ren erara, new roots estiloko erregeetako bat da hau ere. Ondoren Studio One-eko abeslari mitiko bat agertu zen eszenatoki nagusian: Bob Andy. Soul ahots maitagarri honen ondoren, toasting-aren garaia etorri zen. 30 urte jotzen daramaten Ruff Cutt Band backing banda bezela zegoelarik, Big Youth azaldu zen. Erritmo klasikoen gainean, dj estiloaz denok bereganatu gintuen Big Youth-ek!!! Kontzertu hauen artean, Dub Room-ean gure lagun den Weeding dub-ek jendea dantza eta dantzara gonbidatu zuen bere sesioarekin.

Gaur, egun berri bat dator, guretzako oso berezia izango dena. Gaurko gaban Free Yard eremuan sesiotxo bat eskiniko dugu irratiko kideak TRUTH TOWN SELEKTAHS izenpean. Big Up Rototom!!!

One response to “Rototom albiste bereziak #1 Haria hartzen…

Leave a Reply