Rototom albiste bereziak #2 free rototom

Hemen jarraitzen dugu, eta gaur hirugarren egunaren albistea elkarbanatuko dugu zuekin. Festibalean, musikaz gain, eztabaida eta hitzaldi erakargarri asko daudela esan behar dugu. Atzokoan adibidez, eztabaida nahiko interesgarri batetik agertu ginen: "Crisis, fin del modelo social europeo y nuevas perspectivas". Kulturizazio momentu horren ondoren kontzertuak hasi ziren. Lehenengoa italiatik, "Africa Unite", banda handitxo batekin kontzertu…
, , , , , , , , , , , , , ,

Hemen jarraitzen dugu, eta gaur hirugarren egunaren albistea elkarbanatuko dugu zuekin. Festibalean, musikaz gain, eztabaida eta hitzaldi erakargarri asko daudela esan behar dugu. Atzokoan adibidez, eztabaida nahiko interesgarri batetik agertu ginen: “Crisis, fin del modelo social europeo y nuevas perspectivas”.

Kulturizazio momentu horren ondoren kontzertuak hasi ziren. Lehenengoa italiatik, “Africa Unite”, banda handitxo batekin kontzertu entretenigarri bat eskeini zuten inguruan zeuden italiar guztiekin. Ondoren, reggae-az gain egon den kontzertu garrantzitsuena ikusi genuen: Morcheeba. Eta Main Stage eszenatokiko gaua amaitzeko, Bushman jamaikarra azaldu zen “No More Babylon” talde frantsesarekin. Gaua, eszenatoki desberdinetan jarraitzen zuen, eta dantzaldi batzuk bota genituen “Iration Steppas” sound-arekin!!!

Gaua bukatzeko, irratiko kideak roots selekzio polit eta animatu bat jartzen saiatu ginen Free Yard gunean. Momentu berean David Rodigan ospetsua aritu zen Dancehall eszenatokian. Hala ere, Truth Town-en selekziora entzule gehio erakarri genituen! ;-P

Kontzertuetaz gain, arratsaldean, elkarrizketa bat egitea lortu genuen Bob Andy-rekin! Bueltan audioa eta jinglea gure irratsaioetan!!! Adi beraz!!

Maitasunez,

irratiko reggae_kazetariak!!!

Leave a Reply