Laugarren egun honetan nekea, izerdia eta sukarra dira nagusi. Zoritxarrez, eztarria harrapatuta dugu eta festibalak guda deklaratu digu!!!! Baina badakizue Ttan Takun irratiko super heroiak beti sasi guztien gainetik ta laino guztien azpitik gabiltza!!!!!
Atzokoa egun garrantsitzua izan zen: Lion stage eszenatokian Reggae Contest-ko semifinalak ospatu ziren eta maila handiko talde berriak entzuteko aukera izan genuen. Adibidez, Madrideko “Gregtown” taldea, Italiako “Arawak” ta Holandako “Black Prophet” izan ziren aipagarrienak. Laister txapelduna nor den esango dizuegu. Adi egon!!!
Main Stage gunean Jamaikako abeslari potente bat izan genuen: Fantan Mojah. Hit batzuen artean, “Nah Build Great Man” eta “Hungry” bezelako kanta bikainak eskeini zizkigun. Kontzertua ordea berehala bukatu zen, bisik gabe. Gero “Sargento García” eta “Alpha Blondy” (12 musikariklo talde bakarra Rototom-ean) etorri ziren, baina Ttan Ttakun irratiko strickly roots kideek, Jah Shaka aintzindaria eta irakasle apartaz gozatzeko, nahiago izan zuten indarrak hartu zurrunka artean. CAN’T POP NO STYLE!!! ;-D
Jah Shaka Zulu Warrior: selekzio ikaragarria soinu bikainarekin. Hori bai, beti mezu Rastafaria ardatz hartuta. Bere produkzioak aurkezteaz gain, Gladiators, Ranking Joe, Marley eta Sizzla bezalako artistak jarri zituen. Dub bertsioetan bere raggamuffin eta dantza bereziekin zoratu gintuen, eta ilargi betearen eragina gehituta lion-aren gainean bidaiatzen gaua pasa genuen.
Sustraiak & Kultura