Beroak jarraitzen du eta gu izerdiak bota eta botata. Sukarra gaindituta, erritmoa errekuperatzen saiatu gara. Atzoko eguna hasteko reggae.es proiektuko debate interesgarrian parte hartu ondoren, kontzertuen garaia etorri zen. Main Stage-an Europar Reggae Contest konkurtsoaren finala ospatu zen Arawak italiar, Intinn irlandar eta Stepacide portuges taldeekin. Azkeneko hauek izan dira irabazleak eta sari gisa, europar bira bat egingo dute.
Hauen ondoren Pablo Moses-en ikuskizun motz baina indartsua etorri zen. Bitartean Lion Stage-ean emakumeen gaua ospatzen ari zen, ahots guztiak emakumeenak zirelarik. Queen Smiley-ren (Babylon Sutan irratsaioaren sarrera abesten duen neska!) rocksteady klasiko batzuekin primeran pasa genuen. Gaua aurrera zihoan eta Main Stage-ean aldaketa garrantzitsu bat egon zen atzokoan: Queen Ifrica eta Tony Rebel karteletik atera eta Max Romeo etorri zen. Gure ikuspuntutik aldaketa earra!!! “Choose The Devil” eta “War Inna Babylon” bezelako abestiak entzun ahal izan genituen ahots berezi horretatik aterata. Bukaera pixkat eskaxa izan zela esan behar dugu. “Jamaika Ska” eta “Redemption Song” abestiekin bukatzea diskografian dituen abesti eder guztiekin pena bat izan zen guretzako…
Gaua bukatzeko Roy Ellys eta Mr Simarip-en ska doinu dantzagarriak Ska Club-ean. Jendea dardar eta eszenatokira igotzen… apartekoa!!!
Sustraiak&kultura!!