ROTOTOM ALBISTE BEREZIAK #6 Txuri eta beltz

Azkenaurreko gaba izan zen atzokoa! Eta ondo aprobetxatu genuela esan behar dugu. Ikusi genituen gauza batzuk harritu egin gintuzten, beste batzuk ordea, desilusionatu! Lyricson & Blackstarliners-en zuzenekoa adibidez, kontzertu oso txukuna izan zela esan behar dizuegu. Iikuslearekiko oso gertukoa eta jarrera humil-arekin egon zen abeslari ginearra. Gaueko beste aldean berriz, Mighty Diamonds izan ziren. Hasieratik…
, , , , , , , , , , , , , , , ,

Azkenaurreko gaba izan zen atzokoa! Eta ondo aprobetxatu genuela esan behar dugu. Ikusi genituen gauza batzuk harritu egin gintuzten, beste batzuk ordea, desilusionatu! Lyricson & Blackstarliners-en zuzenekoa adibidez, kontzertu oso txukuna izan zela esan behar dizuegu. Iikuslearekiko oso gertukoa eta jarrera humil-arekin egon zen abeslari ginearra. Gaueko beste aldean berriz, Mighty Diamonds izan ziren. Hasieratik harritu gintuen, eszenatokira hirukote bokala agertu ordez, bi abeslari bakarrik agertu zirela. Ondoren, aspalditik ikusi dugun kontzertu kaxkarrenetako bat izan zela esan behar dugu, desmadre hutsa. Musikoekin deskoordinazioa, bertsio gehiegi artista hauentzat, abeslarien gogo gutxi eszenatokian eta deskoordinazioa beraien artean… en fin, ez dakizkigu oraindik zeintzuk izan diren kontzertu eskax honen arrazoiak baina oso desilusionaturik utzi gintuen.

Bestetik, gaua bukatzeko, ia egunero bezela, dub room-etik gerturatu ginttanttakunirratia@gmail.comen. Hemen soinua aste osoan zehar izan da ona, eta edozein selekzio musikal entzuteko garaian (roots, dub, stepper,…), gustora hartzen dira baxu horiek gorputza mugitzeko!! Atzokoan Vibronics egon zen kontroletan, Echo Ranks abeslariarekin. Oso txukuna pintxatzeko orduan eta abeslaria primerakoa baita. Good Vibes On Dub Room Area!!! Raiggghttt???

Gaur azkeneko eguna dugu, eta espero dugu Mighty Diamonds-ekin hartutako penari buelta ematea gaur Aswad, Marcia Griffiths eta Abyssinians bezelako talde eta abeslariekin!!!
Laster etxean egongo gara lagunok!!!

Muxu handi bat jarraitzen gaituzuen guztioi!!!

Ttan Ttakun’s Reggae Media
:-)

Leave a Reply