tknmdk223: “eta nork esan behar dit neri zenbat ardo edan ditzakedan…”

Astero bezela berriro bueltan gera teknomadok izugarrizko kaña irrati uhinen bitartez ( eta 0100101110101011110100 estiloan ere eh! ) zabalduz, eta beti bezela berrikuntzaz beterik ( musilka elektronikoaren munduan ez dago oporrik) : Alex Gopher, Shinichi Osawa, M.I.A., Mathias Schaffhauser, Riley Reinhold, Felipe L, Split EP... baita Puntzaka jaunaren saio eder bat! 2 ordu eta 45…
, , , , , , , , , ,

teknomadak 223

Astero bezela berriro bueltan gera teknomadok izugarrizko kaña irrati uhinen bitartez ( eta 0100101110101011110100 estiloan ere eh! ) zabalduz, eta beti bezela berrikuntzaz beterik ( musilka elektronikoaren munduan ez dago oporrik) : Alex Gopher, Shinichi Osawa, M.I.A., Mathias Schaffhauser, Riley Reinhold, Felipe L, Split EP… baita Puntzaka jaunaren saio eder bat! 2 ordu eta 45 minutu irauten dituen irratsaio bortitza dezute eskuartean, beraz, ondo aprobetxatu, eta batez ere: dantza egin: mugitu gorputz adarrak! guazenn teknomadak!

Bestalde teknomadaken eboluzioari buruz hitz egin nahi genizueke. Pentsatu degu TOP10 edo horrelako zeozer egiten hastea, alde batetik berrikuntzena eta bestetik klasikoak (estiloka ere egin liteke: house, progressive,techno… baina hasteko nahiko lan da bi horiekin ;). Horretarako gure entzuleen laguntza beharko degu, zuen bozkak ere jokoan sartuko baitira. Nola edo hala prestatuko degu sistema, baina zuek jun zaitezte zuen lixtak prestatzen, gogoratu: momentuko top10 (edo 20) eta klasikoena baita. Ea pixkana eta denon artean Teknomadak irratsaioa izugarrizko luzkarra bilakatzen degun!

Trukotxo bat ere badaukagu: ttanttakun.com -en azken irratsaioaren berria azaldu bitartean http://teknomadak.blip.tv/posts?view=archive&nsfw=dc helbidean larunbaterako izaten da dagoeneko eskuragai. Horrela, kasu hontan bezela astearterarte itxoin ordez, helbide hortan larunbatean bertan izango dezute irratsaioa! PROTIP whooa!

Eta azken zurrumurruek diotenez, Tolosan teknomada festa bat izango da abuztuko egun hauetako batean. Abixatuta zaudete!

info gehiago: @teknomadak

One response to “tknmdk223: “eta nork esan behar dit neri zenbat ardo edan ditzakedan…”

Leave a Reply