Kaixo!!!
Orain bai, igandean izan zen azken gaua…ze pena!!! Dena desmontatu, kotxean gorde, azken ital gosaria hartu ta, poliki poli, donostira bueltatzeko.
Jendeak esaten zigun: “Uf!! 8 egun!! Non stop reggae!!! ufff…gehiegi izango da…zoratutak itzuliko zarete!!!” Baina oraintxe bertan, beste 8 egun hemen geratzea gustatuko litzaigukela esan ahal dizuegu!!!!!! REGGAE MUZIK NON STOP!!!!
Larunbateko gaua, azken gaua, izugarria izan zen. Aswad talde mitikoarekin hasi zen azken txanpa. Festibaleko zuzeneko dub indartsuenarekin lehen dantzak bota genituen. Ederra!!! Beste abesti klasiko batzuekin, Love Fire edo Tuff We Tuff bezala, dub soinuak nahastu zituzten. Geroago, Rapsusklei zaragozatarra, beste abeslari eta dj batekin, rap-az betetako emanaldi bat eman ziguten.
Gero “Live Wyya” taldea eszenatokira igo zen, eta Etana-ri txanda iritsi zitzaion. Ahots ederra dauka neska honek eta Jamaikatik soul reggae abesti pilo bat ekarri zizkigun. Etana-k Marcia Griffiths-i mikroa pasa zion eta “I-Threes” hirukote bokalaren kideak irribarre handi bat aurpegian margotu zigun. Hau da indarra!!!!! Emakumeen matxinada!!!!! Bere bizitza musikalaren errepaso eder bat eskeini zigun (Young Gifted and Black, Feel like Jumping…) eta reggae-aren artista klasiko batzuen homenaldiak egin zituen (Joseph Hill “See dem a Come”, Desmond Dekker “Israelites”…Bob Marley-ren “Could You Be Loved” abestiarekin amaituz). Izugarria!!!!
Festibaleko Main Stage eszenatokiaren zerrenda amaitzeko, “Abyssinians” hirukote bokalak indarrean jarraitzen dutela erakutsi ziguten. Betiko klasikoak: “Y Mas Gan”, “Declaration Of Rights”, “The Good Lord”, “I&I”, “African Race”…HAUEK BAI ARMONIOAK!!!! ORIGINAL JAMAIKAN!!!! UPLIFTING MUZIK!!!!!!!! Ez dauzkagu hitzik. Gainera, kontzertua amaitzeko Satta Massagana (reggae-aren abesti garrantzitsuenetako bat) eskaini ziguten, nyabinghi eta reggae estiloetan. uffff!!!! gero, azken eguneetako abeslari guztiak eszenariora igo ziren, eta Marley-ren “One Love” eta “Keep On Moving” abestiekin gizatu genuen. A ze hamaiera!!!!!
httpv://www.youtube.com/watch?v=vAz65-kL8e4