TTAN TTAKUN IRRATIAREN OHARRA

Pasa den asteartean, irailak 14, Euskal Herrian eman ziren atxiloketen ondorioz, Guardia Zibilak Donostiako Ttan Ttakun irrati librea dagoen egoitza (Egiako Gazte Lokala) miatu eta prezintatu zuen. Aldi berean, irratiko ordenagailuak eraman eta emisioa etenik geratu zen. Gertatutakoaren aurrean, ondokoa adierazi nahi dugu: Ulergaitza. 90ko hamarkada erdian irratia martxan jarri genuenetik sekula ez dugu horrelakorik…
, , , , , , , , , , ,

Pasa den asteartean, irailak 14, Euskal Herrian eman ziren atxiloketen ondorioz, Guardia Zibilak Donostiako Ttan Ttakun irrati librea dagoen egoitza (Egiako Gazte Lokala) miatu eta prezintatu zuen. Aldi berean, irratiko ordenagailuak eraman eta emisioa etenik geratu zen. Gertatutakoaren aurrean, ondokoa adierazi nahi dugu:

  • Ulergaitza. 90ko hamarkada erdian irratia martxan jarri genuenetik sekula ez dugu horrelakorik pairatu. Hastapen hartatik, egunez egun lan egin dugu Donostian euskarazko irrati libre bat aurrera eramateko. Bidean makina bat oztopo gainditu ditugu, baina irailaren 14ean gertatu zenaren parekorik ez. Horiek horrela, gertatutakoaren harrituta eta zeharo haserre gaude.
  • Gertatutakoaren laburpena. Iragan asteartean, goizeko 7etan Guardia Zibilak Donostiako Egia auzoko Gazte Lokala prezintatu zuen. Irratiko kide bat sartzen ahalegindu zenean, programazioa aurrera eramateko, baimena ukatu zioten. Ordu batzuk beranduago, eguerdiko ordubiak aldean, Guardia Zibilak epailean baimena jaso eta Gazte Lokalean sartu zen, atxilotuetako batekin batera. Miaketak burutu zituzten barruko bulego eta lokal guztietan. Tartean, Ttan Ttakun irratiaren lokalera sartu eta bertatik bi ordenagailuak eraman zituzten, azalpenik eman gabe. Miaketak bukatzean Gazte Lokala prezintatu zuten.
  • Gehiegikeria. Miaketa lanetan ari zela Guardia Zibilak adierazi zuen ez zuela Gazte Lokaletik ezer eramango. Azkenean, ordea, azken uneko agindua jaso zutela argudiatu eta gauzak eraman zituzten. Hartu zuten gehiegizko jarrera salatu nahi dugu.
  • Lotura eza. Irratiak ez du inolako loturarik astearteko atxiloketekin eta atxilotuekin. Beraz, ez dugu ulertzen zergatik sartu ziren gure lokalean. Azalpenen zain segitzen dugu.
  • Irratiaren galera eta egoera. Ezin dugu irratira sartu eta emisioa etenda dago. Aldi berean, ez dakigu Guardia Zibilek zer eraman zuten gure lokaletik. Epailearen baimenaren zain gaude irratira sartu eta sortu diguten galera zer nolakoa den jakiteko. Momentuz, behintzat, irratia ezin dugu berriz ere martxan jarri.
  • Asmo zapuztuak. Duela hilabete batzuk izandako matxura baten ondorioz irratia berregituratzen eta antolatzen eman ditugu azken asteak. Ordenagailu berriak erosi, zerbitzari bat konfiguratu, Internet bidezko emisioa martxan jarri, tresneria berritu eta lokala atondu dugu (margotzearekin batera). Programazioa ere diseinatu eta saio berriak gaineratu ditugu, eta hurrengo astean aurkezteko asmoa genuen. Orain, ordea, asmoak zapuztu eta ilusioa zanpatu digute. Dena berriz abiaraziko dugu, zalantzarik ez dugu, baina lotsagarria da eragin diguten kaltea.
  • Adierazpen askatasunaren urraketa. Prozedimendu judizial orokor baten izenean beste behin ere hedabide baten jarduera eten dute. Oraingo honetan, Ttan Ttakun irratiari gertatu zaio, baina aurretik beste makina bat kasu ezagutzen ditugu Euskal Herrian. Hori dela eta, gogor salatu nahi dugu tesi orokor baten izenean epaileek eta beraien aginduetara dauden polizia eta Guardia Zibilek hartu eta exekutatzen dituzten erabakiak. Nahikoa da.

Azken batean, eragindako kaltea gainditu eta ahal bezain pronto uhinetara itzultzen saiatuko gara. Oztopoak oztopo, aurrera egingo dugu indarberrituta.

Donostia, 2010eko irailaren 16a, osteguna.

Ttan Ttakun irrati euskaldun eta librea

www.ttanttakun.com

jeitsi PDF formatuan: Ttan Ttakun Irratiaren Oharra

9 responses to “TTAN TTAKUN IRRATIAREN OHARRA

  1. Berdeak irratira sartu zirela eta lokala prezintatu zutela enteratzean sentsazio gazi-gozoa geratu zitzaidan. Alde batetik irrati hori zergatik prezintatu ezta sikiera beraien kontra joan, “ez-politikoa” ( ez politikoak ez dira existitzen baina hori beste kontu bat da) denean erabat. Ni irratian ibili naiz eta badakit zer dagoen. Hori alde batetik baina beste alde batetik galdera bat, ulertu behar duenak ulertuko duna: zein da orain terrorista?

    Nahiz eta proiektua ez batere gustatu barnean dauden martxiano batzuengatik, nire elkartasuna eta animoak bidali nahi dizkiet batez ere, hor barruan balio duen jendeari, egon badagola.

    Eutsi goiari eta ea noiz ateratzen zareten internetetik, FMtik ateratzea zailtxoagoa dagolako.

Leave a Reply