BERRIRO MARTXAN!!!!!!!!!!!!!!!!!

Beno, ametsgaiztoaren zati bat amaitu da. Guardiazibilak Egiako Gazte Lokala itxi ondoren ezin genuen Ttan Ttakun irratiko estudioetara sartu eta horren ondorioz emisioa etenda egon da azken 3 asteetan. Pasa den Asteazkenean sartu ahal izan genuen lehen aldiz eta dagoeneko martxan dugu irratia. 24 orduko emisioa berreskuratu dugu, baino oraindik ezin dugu aurreko erritmoa berreskuratu,…
,

Beno, ametsgaiztoaren zati bat amaitu da. Guardiazibilak Egiako Gazte Lokala itxi ondoren ezin genuen Ttan Ttakun irratiko estudioetara sartu eta horren ondorioz emisioa etenda egon da azken 3 asteetan. Pasa den Asteazkenean sartu ahal izan genuen lehen aldiz eta dagoeneko martxan dugu irratia. 24 orduko emisioa berreskuratu dugu, baino oraindik ezin dugu aurreko erritmoa berreskuratu, irratsaioak oraindik ezin dute saioa burutu, soilik Eguerdiko Ahotsa eta Teknomadak egitea lortu dugu. Aparailu digital guztiak eraman dizkigute, beraz orain, behin behineko ordenagailu batekin ari gara. Streaminga ez dugu berreskuratu oraingoz, gure prebisioen arabera hurrengo astetik aurrera zuzenekoen normaltasuna berreskuratuko dugu, eta errepikapenak, interneteko emisioa eta abar aurreragoko gauza izango da, poliki poliki, beti egin dugun bezala, baino letra onarekin eta gelditu gabe. Inork bere iritzia eman nahi badu 943322523 telefonoan, ttanttakunirratia@gmail.com edo interneteko bestelako guneetan. Animo guztioi eta espero dugu LAISTER aurreko egoera bikainean egotea, GORA TTAN TTAKUN IRRATIA!!!!

Leave a Reply