2011ko Ttan Ttakun festa izan dugu aurreko larunbatean urtea earki asteko. Espero dugu zuen gustokoa izana bai kontzertu eta giro aldetik. Esker mila eman behar diogu etorritako jende, lagun, neska-mutil guztiei, festa, gure urte osoko sostengu ekonomiko garrantzitsuena bait da Donostian irrati euskaldun bat izan dezagun! Hauekin batera ere, musika talde, langile-kolaboratzaile guztiei, soinu eta argi teknikariei, kulturetxeko laguntzaileei, etab.-ei eskerrak eman nahi diegu. Ikaragarrizko festa izan zen eta jada, festako argazkiekin eta zuzenean emititutako irratsaioaren audioarekin lanean gabiltz lehen bait lehen zuekin elkarbanatzeko.
Bestalde, abixatu nahi dizuegu, 2010eko kalteetatik (uholdeak irratiko lokalean eta guardia zibilaren lokalaren itxiera) berrantolatzen gabiltzala gaur egun. Espero dugu, aste batzuen barruan gure programazioa, irratsaioak, kuñak, etab. bere normaltasunera bueltatzea. Gogoratu ere, irratia irekia dagoela nahi duenarentzat irratsaio bat egiteko eta gurekin kolaboratzeko (ikus PARTE HARTU atala).
Bukatzeko, sare sozialekin bat bazatoz, gure twitter kontua badugula eta facebook-en aurkitzea badiguzuela (1000 lagun egiteko gutxi falta zaigu!).
Eskerrikasko eta geroarte.
Entzun Ttan Ttakun irratia zure FMko 106.8an!!!
Ttan Ttakun irratia, 16 urte uhinetan!!
Aupa lagunok,
Earra larunbateko pesta! Musika ona, nexka polittak, edarien prezioak ezinhobeak, giro aparta azken finean!
Zuzenean grabatutako azken irratsaioa webgunean zintzilikatuko al dezue?
Beti bezela segi!
Kaixo Karlos,
eskerrikasko zure iruzkinarengatik eta pozten gara ondo pasa izanagatik festan, ea hurrengo urtean ere errepikatzen duzun!
Irratsaioari dagokionez, lanean gabiltz audioarekin. Beraz ea aste bukaerarako elkarbanatzea dugun zuek guztiokin.
Ondo segi!