babylon sutan #89 2011/02/03 MIGHTY DIAMONDS – RIGHT TIME

Kaixo guztioi!! Gaurko irratsaioan reggae munduaren barruan dagoen diska klasiko bat goitik behera errepasatu dugu:Mighty Diamonds hirukote bokal-aren "Right Time" diska (1976). Jamaikako Channel 1 estudioko ekoizpenen artean, lan honek "rockers" soinuen hasiera errepresentatzen du. Revolutionaries (Sly & Robbie) talde mitikoaren erritmu indartsuekin eta Mighty Diamonds hirukotearen armonia bikain hauekin ezin izango zara geldi egon!!!…
,

Kaixo guztioi!!

Gaurko irratsaioan reggae munduaren barruan dagoen diska klasiko bat goitik behera errepasatu dugu:Mighty Diamonds hirukote bokal-aren “Right Time” diska (1976).

Jamaikako Channel 1 estudioko ekoizpenen artean, lan honek “rockers” soinuen hasiera errepresentatzen du. Revolutionaries (Sly & Robbie) talde mitikoaren erritmu indartsuekin eta Mighty Diamonds hirukotearen armonia bikain hauekin ezin izango zara geldi egon!!!

Abesti batzuen dub bertsioak ere entzun ahalko dituzu, “Vital Dub” diskatik aterata izan direnak.

Saioa bukatzeko, “Liquidator” disketxeak bidali digun berrikuntza eder bat ezagutuko duzu: Roy Ellis abeslariaren lan berria, “The Boss Is Back”.

Esto es todo amigooos!!!

Gozatu irratsaioarekin, asteburu alai bat pasa eta hurrengo ostegunerarte!!!!!

Rrrrrrrait???????

3 responses to “babylon sutan #89 2011/02/03 MIGHTY DIAMONDS – RIGHT TIME

  1. aupa! Orain ari naiz entzuten irratsaio hau irratian, eta galdera bat neukan: Igandero jartzen duzue berriz babylon sutan irratsaio bakoitza?
    mila esker

  2. Kaixo Iker,

    bai, Babylon Sutan zuzenean egiten da ostegunero arratsaldeo 8retatik aurrera. Errepikapena igandetan eguerdiko 12:30-14:00ak bitartean jartzen dugu. Orain arte arazoak eduki ditugu programazio eta errepikapenekin. Arazo horiek konpontzen gabil eta espero dugu hemendik aurrera normaltasunera bueltatzea.

    Agur bat!

  3. Kaixo Iker.
    Babylon Sutan irratsaioko David naiz.
    Eskerrik asko interes hori erakusteagatik!!!
    Bai, esan bezala, igandetan ere saioaren errepikasuna entzun dezakezue.
    Agur bero bat!!
    David

Leave a Reply