Hey!!! Kaixo adiskideak!!!
Hemen gaude berriro ere!! ROTOTOM SUNSPLASH 2011!! 96º DEGREES IN THE SHADE!!!!
Europako reggae jaialdi handienean aurten 200.000 lagun espero dira Benicàssim-en, aurreko urtean baino askoz ere gehiago. Bob Marley abeslari mitikoaren heriotzaren 30. urteurrena ospatzen da 10 egun hauetan (2011/08/18-27). Horregatik Marleyś People Love Tribute izena hartu du aurtengo edizioak (18garrenak).
Bidai izerditsu eta busti baten ostean, iritsi ginen Reggae Megapark honetara. Txingurri eta almendren artean jarri genuen kanpina, eta korrika janariaren bila joan ginen…bio-rasta afari batekin kupela bete ondoren, Tony Rebel-en musikarekin hasi genuen jaialdi miragarria! ; ) Hemen doa argazki bat, Queen Ifrica abeslariarekin (Jamaicar Tigrea):
Tony Rebel-en bandak izugarriko hiru korista zituen, ahots mundialak eta koreografia bikainak dastatzeko aukera izan genuen. Kontzertu polit bat entzun ondoren, Shaggy abeslari ezagunaren txanda iritsi zen, eta komertzial sapore haundi batekin Main Stage eszenatokiaren egitaraua itxi zuen. Lau pa bost abesti azukretsu entzun ostean ospa egin genuen Dub Station gunera. Bertan topatu ginen Reality Souljah Sound System-arekin eta Cultur-ren “I’m Not Ashamed” bezelako abestiekin bafleen potentziaz gozatu genuen!! HAU BAI BENETAKO VIBES!!! Goizeko 3etan BUSH CHEMIST-ek hartu zuen erreleboa Dub Station-ean. Culture Freeman abeslariarekin etorri zen sound sistema, bertaratu ginen guztioi gerria mugiaraziz. Hemen duzue argazki profesional bat:
Gaua giro ederrean amaitzeko, DENNIS ALCAPONE jamaikar toaster abeslaria entzun eta ikusteko luxua eduki genuen. Studio One-ko base bikainen gainean abestu zuen izarrak, skinhead-en ohiuen artean. RRaaaiitt?? Take your time!!! Hemen ikusiko dezue pertsonaiaren estilo dotorea:
Beno ba, zuen partez egingo degu dantza…etorri ezean!!! Besarkada bero bat Gorko “Di Orko” bere kolaborazio estuarengatik (“enter” botoia erori da, Gorka…Zementoaren bila gaude…). Adi egon azken berriekin!! Informazio gehiago aurkitzeko, apuntatu Rototom-aren web orriaren helbidea:
http://www.rototomsunsplash.com/
Bihar arte!!