Kaixo jende!! Jaialdiaren laugarren egunera iritsi gara izerdfitan blai…eguzkiak ez du etsi eta osorik kixkaltzen gaitu…PULL UP!!!
Atseden pixka bat hartu ondoren, arratsaldean “Bob Marley: The Making Of A Legend” filme interesgarria ikusi genuen Esther Anderson-en eskutik, garai bateko neskalagun berezia eta argazkilari profesionala. Ordu terdiz irudi ineditoak eskeini zizkigun filmak.
Filmea amaitu bezain laster, LONE ARK taldearen kontzertura hurbildu ginen. Santaderreko taldearekin RANKING FORREST toaster kaliforniarra eta ALPHEUS abeslaria egon ziren, roots pixka batekin hasten eta geroago ska eta rocksteady-arekin jarraituz. Kontzertu motza baino bikaina, dudarik gabe!! Forrest eta Alpheus:
INNER CIRCLE-en kontzertu indartsu eta zoragarri bat ikusi ostean, gaueko menuaren plater garrantzitsuenera iritsi ginen: JIMMY CLIFF. Zalantza asko genituen eskeiniko zuen kontzertuaren inguruan, baina gure espektatiba guztiak gainditu zituen. Bere betiko hit-ak abestu zituen: Many Rivers To Cross, Reggae Night, You Can get It If You Really Want, Vietnam (Afganistan kasu hontan), Let Your Yeah be Yeah, etabar…Atzo Jimmy-k 200.000 lagun mugiarazi zituen:
Gure bigarren gaua amaitzeko, berriro ere Dub Station geltokian jeitsi ginen. Atzokoan ADRIAN SHERWOOD izan genuen, On U Sound disketxearen 30. urteurrena ospatzen. Oraingo honetan GHETTO PRIEST abeslari fina gonbidatua izan zen, benetan sustraietako ahots zaindua zuena. Roots eta Jungle estiloak tartekatzen, 6ak arte iraun zuen festak. Adrian Sherwood, UK reggae producer:
Amaitzeko, hemen uzten dizkizuegu Alpheus-i egindako elkarriztetaren argazki eta jingle-ak. Egun eder bat pasa, eta bihar arte!!! Ez galdu Rototom-eko kronikak!!!
Great jingles!!!! yess!!
Beroa Rototom-en? ba Donostian bezela baina zuek reggae doinuez inguratuta, beraz, a aguantarse!!
Besarkada handi bat!