Kaixo Ttan Ttakun zaleak!!!
Atzo azkenean, infernuko labe honetatik ihes egiteko, hondartzara iritsi ginen eta “fresh txunbito” eder batzuk hartu ondoren, jaialdira itzuli ginen, buruak frexkatutak.
Arratsaldean, DUB A LA PUB “European Reggae Contest” txapelketako talde irabazlearekin topatu ginen Main Stage-ean. Kontzertu laburra baina intentsua. Alemaniar taldeak Rototom-ean jotzeko aukera ondo aprobetxatu zuen, reggae nitza eta ondo joa. Hasiera ona beraz.
Eszenatoki nagusian SWAN FYAHBWOY eta MAXI PRIEST abeslarien kontzertuak ikusi zitezken bitartean, MANDIEVUS & LOS NATURALS doinuetara hurbildu nahiago izan genuen. Ttan Ttakuneko entzuleak ondo dakizuen bezela, gure belarriak sustraizale amorratuak dira!! Mandievus-en Studio One-eko LPa guztiz murgildu beharrean, doinu berriak ekarri zizkiguten, Supah Bassie gonbidatu berezia izan zelarik. Horregatik, ez zituen expektatiba guztiak bete. Beti bezala, argazki profesionalak:
Gauerdian Main Stage gunea jende gainezka ta izerdi patxetan dantzan jarri zuena GENTLEMAN handia izan zen. Banda ederra ekarri zuen berarekin (Evolution Band), eta eskeini zuen kontzertu zoragarrian derrigorrez goraipatu behar duguna, horren ohioak ez den emakumeen presentzia indartsua iuzan zen: batetik, saxofoiaren doinu goxoak eta, bestetik, koristen jarrera, eta dantza, ezinhobeak eta bikainak izan ziren. Tamalez, ez zuten bisik egin, nahiz eta jendearen orru eta ohiuak guztion timpanoak lehertzeko modukoak izan ziren.
Baina desgrazia honetatik sendatzeko, hortxe genituen Dub Station -en LEONES HUMILDES-ekoak gfure zaurriak roots ukenduak lastanrzen. Adibidez, Ijahman-en “Moulding” abestia eskeini ziguten sesioa bukatzeko. BIG UP!!
Segidan gure lehoiei erreleboa hartu zion ingalateratik JAH OBSERVER SOUND Marvin Gaye bezelako artisten ahotsak sustraidun reggae sakonenarekin nahastuz. Selekzio bikaina egin zuen gure lagunak.
Ez gara ahaztuko DANCEHALL guneaz! hemen baitzegoen Jamaikatik etorritako KING JAMMY produktores, selektore eta Digital Reggae estiloaren sortzailea (1985 Sleng Teng riddim). Bere lehenengo roots produkzioekin hasi zuen sesioa (Black Uhuru, Johny Osbourne…) eta garai guztietako dancehall-ekin jendea animatu zuen.
Gure belaunak erantzuten ez zuten momentuan, indar apurrak bildu eta arastaka bueltan ginen kanpinera. Beste egun gogor bat Rototom-ean. Bihar arte family!!!