Kaixo family!!
Atzo jaialdiaren erdira iritsi ginen. Eguzkiak ez du amore ematen baina gure indarrak kala batean berreskuratuko ditugu gaur. Goazen ba atzoko kronikarekin:
RITA MARLEY-ren prentsaurreko batekin hasi genuen atzoko eguna. Argazki klasikoak hartu ondoren (beti profesionalak, hori bai…), Bob Marley-ren emaztea berriro ikusteko, bugambila mitikoan belarriak plantxatu genituen.
Gure lehenengo helburua LINTON KWESI JOHNSON (LKJ) izan zen. KONTZERTU EDERRA BENETAN!!! DENNIS BOVELL & THE DUB BAND taldearekin etorri zen, beti egin duen bezala. Roots dotore eta dub sakon bat eskeini zigun taldeak, gainera, MATUMBI-ren temazo batzuekin hasi zuten errepertorioa, “Baby After Tonight” hauen artean. Oso onak! Dennis Bovell:
Geroago, olerkariak bere abesti ezagunenak errezitatu zituen: “All Wi Doin Is Defendin”, “Forces Of Viktry”, “It Noh Funny”, “Reggae Fi Peach”, etabar…Kontzertu bikaina.
Gero THE MESSENGERaren txanda zen. LKJ-k egin zenuen bezala, hits-eko selekzio bat egin zuen LUCIANO-k: “Sweep Over My Soul”, “It’s me Against Jah”, “Give Praise To Rastafari”, etabar…Txiribuelta batzuen artean, jarrera indartsu eta mugitua azaldu zigun jamaikarrak (begiratu argazkia…ejem), ikusleak berotuz. Marley-ren “Redemption Song” eta Buju banton-en “Destiny” akustikoan ere abestu zituen.