Esan bezala, kala eder batean pasa genuen atzoko eguna, horregatik deskonektaturik ibili ginen. Dena den, atzoko jardunaldia ez zen oso garrantzitsua, gure ustez, behintzat. Main Stage-n Marley familia egon zen jendetzaren aurrean: ZIGGY MARLEYren pop-reggae kontzertua nahiko kaskarra iruditu zaigu eta RITA MARLEY-k abesti bakar bat abestu zuen bere semearekin. Orduan, zergatik agertu zen egitarauan artista handi bat bezala? Geroago KY-MANY atera zen eszenatokira, “Roots Rock Reggae” abesti mitikoarekin hasiz. Nahiz eta aurrekoena baino kontzertu indartsuagoa egin, betiko huts klasikoa egin zuen: “Redemption Song” abestiarekin amaitu zuen emanaldia. Beti bezala. Nobedaderik ez.
Eskerrak DUB STATION-en kriston selekzioa gozatu genuela. ABA SHANTI I selektorea!!! ROOTS & KULTURE!!! Abyssinians-en “Declaration Of Rights” eta “Satta Massagana”, Dennis Brown-en “A cup of Tea” eta “Crerated By The Father”, Bob Marley-ren aukeraketa ezinhobea…Eta dudarik gabe goraipatzekoa Aba Shanti-ren bitalidadea etengabe dantzan egon bait zen. EMANALDI BIKAINA!!!! BIG UP DUB STATION!!!!
Beno ba, egun eder bat igaro, eta Bilboko Aste Nagusitik pasatzen bazarete, gure partez pixka bat dantzatu. Bihar arte entzule ta irakurle maiteak!!!