Kaixo people!! Beroa egonda ere, zutik jarraitzen dugu Rototom-ean, eta beste kronika bat eskeintzen dizuegu. Gora Ttan Ttakun Radio Station!!
Atzokoan Josetxo Mintegi izan genuen REGGAE UNIVERSITY gunean. Bob Marley-ri buruz hitzaldi interesgarri bat eman ziguten Donostiako kazetariak eta beste lagunek: Jah Macetas taldearen sortzaile bat (Sergio Monleón), David Vilches (Sound system FM) eta Carlos Monty. Ekitaldiaren bukaeran, Josetxo-rekin tartetxo bat pasa genuen, eta laister Ttan Ttakun irratian izango dugula pensatzen dugu!! Hadi egon, Marley-ri buruz gauza asko ikasiko ditugu saio polit honetan.
Indarra bildu ondoren Kebap batean, TXILUM taldearen kontzertua ikusi genuen Lion Stage-n. Kataluniarrek diska dotore bat kaleratu dute 2011ean, “Cultura Accidental”, baina diskaren soinu ederrera hurbiltzea ez zuten lortu. Dena den, kontzertu entretenigarria izan zen:
AFRICA UNITE eta OJOS DE BRUJO taldeekin hasi zen Main Stage-en egitaraua. Kontzertu hauen ostean, KING CHANGO aka CAPLETON agertu zen eszenatokian, eta zorabiatu egin zen jendetza. Hau bai indarra!! Talde eta ahots berezi bat izan arren, PULL UP gehiegi erabiltzen dituela pentsatzen dugu (bost pa sei aldiz abesti bakoitzeko) eta horregatik hamar kaña hartzera korrika joan ginen emanaldiaren amaieran. Dakizuen bezala, hau mundu gogorra da ROOTS zaleentzat!!!!Nola ez, DUB STATION gunean amaitu genuen gaua. Kasu honetan, Ingalaterrako IRATION STEPPAS Sound System-a egon zen. Hara heltzean, Hugh Mundell mitikoaren “Jackeline” abestia entzuten zen. Lasaitu ederra hartu genuen!!! Gero Barry Brown, Dennis Brown…ORIGINAL ROOTS VIBES!!! Beti bezala, roots sendagaia aurkitu genuen bazter hontan. Atzokoan, MAKI BANTON dj-ak lagundu zien selektoreei:
Egun eder bat igaro, entzule maitiak!!! Ez galdu hurrengo kronikak. ROOTS & KULTURE!!