Paellatxo bat hartzera joan aurretik, azken-aurreko kronika eskeini nahi dizuegu:
Beste artista batzuen emanaldiak egoteagatik ere (Lutan Fyah eta Perfect), Main Stage gunean TIKEN JAH FAKOLY afrikarraren kontzertuarekin hasi genuen gaua. Tiken-ek talde osoa ekarri zuen: haizeak, koristak, afrikar instrumentoak (kora, laud…), eta hau bezalako festibaleen eskertzeko gauza bat da. Boli Kostarrak ahots miresgarria dauka eta, ikusi ahal izan genuen bezala, taldeak izugarrizko maila erakutsi zuen. Abesti arrakastatsu guztiak jo zituzten, eta Rototom-eko afrikar guztiek abeslariarekin batera indarrez abestu zituzten konposizioak. Hemen dituzue argazkiak:
Geroago, Dub Station gunean ROBERTO SANCHEZ eta GENIS TRANI bikotearen DUB CONFERENCE sesioa gozatu genuen. Selekzio miragarria benetan!! A LONE estudioaren produkzioen zuzeneko nahasketak entzun ahal genituen. Emanaldirako RANKING FORREST eta AMBASSAH abeslariak ere etorri ziren. Eta, nola ez, TRUTH TOWN maitearen lehenengo 10″ jarri zuten. CHEMICAL FOOD!! ITAL STEW!! Baina honek beste kapitulo bat beharko du, eta lasai lasai kontatuko dizuegu, bideoarekin eta Roberto-ri egindako elkarrizketa batekin. Adi egon, merezi du!!
Bihar arte reggae zaleak!!!! ROOTS & KULTURE!!!!
Kaixo Rototom adicts!!!
Roberto Sanchez eta Truth Town-en inguruko kapituluaren zain gaude Donosti aldetik!!! Yesss aaiiii!!!
Eta argazkiko tipoa… ba uste det LETON CAP jamiakar danceholl puulaaappp-laria dela esango nuke!!!
Besarkada bat eta disfrutatzera gelditzen zaizuena, lan bikaina egiten ai zeate eta!!
Aupa Babylon Sutan eta Molotof Kale Nagusiko Sound Sisterreko erreportariak, egun hauetan jah urrean sentitu duzuelakoan nago, a ze egun-kronikak, paregabeak benetan!!!
jaialdira urreratzerik izan ez dugunontzat, latza zuen hitzak ta argazkiak goxatzea.
Eeeeei nik ere nahiko nuke Ttan-Sarian parte hartu, ene ustez CAPEL TON dela esango nuke, elegantea tipoa, bai, bai.
muxu pila Axkoititik.