Kaixo adiskideak!! Jaialdiko azkeneko egunera nekez iritsi bagara ere, Benicassim-en egingo dugun azken kronika idaztera goaz, izerdi eta malkoen artean, hurrengoa etxean egingo dugu eta!!
JAH MACETAS taldearekin hasi genuen atzoko gaua. Diska berriaren abestiak aurkeztuz gain (“Maria”, “Dulce” edo Triana-ren “Tu frialdad”), betiko klasikoak ere jo zituzten valentziarrek (“Dime”, “Toda una vida”…). 1990ko “Toda una vida” diskaren kolaboratzailea izan zen Ingalaterrako Michael Campbell-ek ere abesti batean parte hartu zuen. Potato-rekin batera estatuko reggae-aren sustraien jatorri dira Jah Macetas-ekoak. Kontzertuaren ondoren elkarrizketa txiki eta dibertigarria egin genien eta horrela jakin genuen oso jende jatorra, irekia eta alaia direla 30 urtez oholtza gainean lanean ari diren talde eder hau.
Atzoko menuaren plater nagusietako bat LEE “SCRATCH” PERRY izan zen. Goraipatzekoa izan zen trompeta, baxua, teklatua eta korista emakumeak zirela. Betiko trapu distiratsuekin agertu zen Scratch eszenatokian. Hori bai glamourra!! Bere ile eta bizar arros foxforitoarekin Junior Byles-en “Curly Locks” edo bere “Soul Fire” abesti zoragarriak eskeini zizkigun gizon extrabagante honek.
Hau baina askoz hobe izan zen bigarren platerra: KEN BOOTHE rocksteady-aren izarra izan genuen zorionez!! Oso emozionatuta egon zen jamaicarra: aurtengo europako tour-aren barnean zazpigarren eta azken kontzertua izan zen. Genis Trani bartzelonar produktore eta musikariaren BLACK STARLINERS taldeak soinu bikaina jarri zuen. ROCKSTEADY TIME! Bere familia guztia oholtza gainera ekarri ondoren, BUNNY LEE bertara gonbidatu zuen!!!! Rototom-eko momenturik gorenenetakoa izan zen hura, eta gaur REGGAE UNIVERSITY-n egongo da!! Gozatu argazki errepikaezin honekin:
Juanita tabernan Roberto Sanchez eta Ambassah-ren selekzioa entzun ondoren, Dub Station gunera urbildu ginen, CHANNEL ONE sound system ikustera. Egunero bezala, egiazko roots reggae musikakin poztu ziguten selektoreek. Kasu honetan, Wailing Souls-en “Very Well” edo Burning Spear-en “Jah No Dead” bezalako abestiak entzun ziren, dj-aren hitz eta kantuen artean.
Amaitu aurretik, Jah Macetas taldeko Sergio Monleón eta Pere Andres-en jingle-ak uzten dizkizuegu hemen. Eta ez ahaztu elkarrizketa eta kronika guztiak Ttan Ttakun-eko “Babylon Sutan” eta Molotoff-eko “Kale Nagusiko Sound Sisterra” saioetan laister entzun ahal izango dituzuela. Eguin eder bat pasa!!! ROOTS & KULTURE!!!