Kaixo jende!!
Rototom-en kronikak amaitzeko, etxetik bidaltzen dizuegu azkena. Nahiz eta gaur lo seko egin dugu, arraro xamar egin zaigu eguzkia buruan ez izatea goizean…Hau bai luxua!!
Onena zen festibaleko azken eguna: roots zale guztien garaia iritsi zen! Hasteko, kriston hitzaldi bat izan genuen arratsaldean: BUNNY LEE (jamaicar produktore mitikoa), JOHNNY CLARKE, MICHAEL PROPHET (abeslariak) eta JOHN MASSOURI (reggae kazetaria). Eztabaida interesgarria benetan!!
Azken egunetan bezala, hitzaldien gonbidatu bereziak Main Stage-n ere egon ziren. BRIGADIER JERRY toaster-arekin hasi ziren azken gauaren kontzertuak. “Jamaica Jamaica” edo “Jah Will Do It Again” bezalako klasikoak abestu zituen Briggy-k, Arawak italiar taldearekin “backing band” bezala.
Talde berri bat agertu zen hurrengo abeslariekin: DUB ASHANTE BAND. Esperientzi handia bat erakutsi zuen Londres-eko taldeak. Stepper batzuk jo ondoren, MICHAEL PROPHET atera zen. “Gunman”, “Love & Unity” eta beste klasiko batzuk abestu zuen Michaelek bitalidade eta alaitasunekin dantzatuz . Kontzertu edeRRa!!!
JOHNNY CLARKE eta HORACE ANDY hurrengoak izan ziren. Roots munduaren barruan pertsonai garrantzitsuak dira gizon hauek, eta haien profesionaltasuna erakutsi zuten jendetzaren aurrean. Errepertorio politak egin zituzten jamaicarrek. Adibidez, “African Roots”, “None Shall Escape The Judgement”, “Rock It Baby”, “King Of The arena”, “Roots Natty Roots” eta beste abesti ezagun batzuk eskeini zizkigun Johnny Clarkek, eta “Fever”, “Skylarking”, “Leave rastaman Alone”, “Every Tongue Shall Tell” edo “Spying Glasses” entzun genituen Horacioren txandan.