TKNMDK405

Hemen gera berriz! Aste hontan irratsaioa prestatzen baino gauzak cool jartzen ibili gera... eskerrak gure eskuetara bilduma eder bat iritsi den: Kitsuné Maison Compilation 12! Diska ia osorik entzuteko aukera izan degu. Berrikuntzekin jarraitu degu (nola ez): Audiojack-en diska berria, Canyons lehen aldiz gure irratsaioan, Alexey Volkov-en techno erritmiko zitala, Echonomist eta bukatzeko Minilogueren abesti…
, , , , , , , , , ,

Hemen gera berriz! Aste hontan irratsaioa prestatzen baino gauzak cool jartzen ibili gera… eskerrak gure eskuetara bilduma eder bat iritsi den: Kitsuné Maison Compilation 12! Diska ia osorik entzuteko aukera izan degu. Berrikuntzekin jarraitu degu (nola ez): Audiojack-en diska berria, Canyons lehen aldiz gure irratsaioan, Alexey Volkov-en techno erritmiko zitala, Echonomist eta bukatzeko Minilogueren abesti über luzeak!

Coolness-ari dagokionez, flipatzen hasi zaitezkete… web orrian hainbat berrikuntza egin ditugu, WordPress-ek, last.fm-ren APIak eta kode aztikeria pixka batek aukera hori ematen baitute! Teknomadak hurrengo mailara igo da beraz: playlistak, zuzeneko twitter erabiltzaile berria, informazioa, top10… eta irratsaioaren informazio orri propioa! (Eta falta dena oraindik ^^)

TKNMDKlive TKNMDKlive
twitter erabiltzailea sortu genuen aurrekoan, eta proba batzuk egin ostean erreminta baliogarria dela ikusi degu. Zuzenean irratian jartzen ditugun abestiak tuiteatuko ditugu irratsaioaren IDa traol ( traola da euskeraz ingelerazko hashtag ) gisa duelarik, irratsaio honen kasuan #tknmdk405. Abestiak zein diren zuzenean jakiteaz gain twitterren bilaketa erabili daiteke irratsaioen playlista jasotzeko!

Teknomadaken orriari izugarrizko buelta eman diogu, eta pixkana hobetzen jungo gera. Dagoeneko TOP10 bat badu, oso itxurosoa, eta gauza berriak gehitzen jungo gera.

Besterik gabe, hona hemen TKNMDK405 abesti zerrenda!

[tknmdk_playlist id=”405″]

Flipantea ezta?

Ba jarraitu gurean, askoz ere gehiago datorrelako!

2 responses to “TKNMDK405

Leave a Reply