TTAN TTAKUN FESTA 2012 – KRONIKA

Ziztu bizian pasa da aurten ere Ttan ttakun irratiko festa. Egia kulturetxeko Gazteszenan ospatzen dugu festa urtero, eta aurtengoa, berriro ere, arrakasta izan da. Pasa den urteko ilaran zain egotea gainditu eta aurten azkar lortu zuten denak beraien sarrera, modu honetan hasieratik izugarrizko giroa sortu zan, eta talde eta DJek zaletu gogotsuekin ekin zieten beraien…
, , , , , , , , , , ,

Ziztu bizian pasa da aurten ere Ttan ttakun irratiko festa. Egia kulturetxeko Gazteszenan ospatzen dugu festa urtero, eta aurtengoa, berriro ere, arrakasta izan da. Pasa den urteko ilaran zain egotea gainditu eta aurten azkar lortu zuten denak beraien sarrera, modu honetan hasieratik izugarrizko giroa sortu zan, eta talde eta DJek zaletu gogotsuekin ekin zieten beraien txandei. Areto nagusian giro aparta eta areto txikian giro ezin hobea, gainera, erdiko barran, zuzeneko irratsaio eta tiketen gunean eta kalean erretzen ederki pasatzeko aukera zegoen ere.

Aurten ordu erdiz atzeratu genuen itxiera ordua eta 6:30-tarako festa bukatuta, baino denok (antolakuntzakoak, taldeak eta bisitariak) oso oso pozik. Bertan ateratako argazkiak, bideoak eta abar laister izango dituzue gure web orrian, bai eta gau osoan zehar zuzenean emititutako irratsaioaren grabazioa ere. Irrikitan gaude beste horren beste antolatzeaz lehen bait lehen, oraindik eta gehi, oraindi eta hobeto. Mila esker lan egin zuten guztiei, parte hartu zuten musikari guztiei, tekniko, sukaldari, kulturetxeko langile eta abarrei, eta noski bertaratu zineten guztiei, konturatu zaitezte, zuei esker atera zela festa primeran eta lortutako dirua guztiz beharrezkoa dugula TTAN TTAKUN irratian gure egitasmoarekin aurrera egiteko. Hurrengorarte!!!!!

Leave a Reply