ROTOTOM 2012 #2 / LARUNBATA 18

Atzoko arratsaldea Josetxo Mintegi-ren Wailers taldeari buruzko hitzaldi batekin hasi zen. Taldearen sorreraren 50. urteurrena zuen xede eta oso interesgarria izan zen berriketa istorio zein bitxikeriez beteta bait zegoen. Gauza guzti hauek bere web/blog miragarrian aurkitu ditzakezue. Apuntatu falta gabe!!!! http://www.bob-marley.es/ Hitzaldia ACR (Asociación Cultural Reggae) elkarteak antolatu zuen. Reggae kulturaren zabalkuntzarako lan haundia egitetn duen…
, , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Atzoko arratsaldea Josetxo Mintegi-ren Wailers taldeari buruzko hitzaldi batekin hasi zen. Taldearen sorreraren 50. urteurrena zuen xede eta oso interesgarria izan zen berriketa istorio zein bitxikeriez beteta bait zegoen. Gauza guzti hauek bere web/blog miragarrian aurkitu ditzakezue. Apuntatu falta gabe!!!!

http://www.bob-marley.es/

Hitzaldia ACR (Asociación Cultural Reggae) elkarteak antolatu zuen. Reggae kulturaren zabalkuntzarako lan haundia egitetn duen taldea.

Reggae University

 

Hitzaldiaren amaieran main Stage guneko kontzertuak hasi ziren. Lehenengoan GIULANO PALMA & THE BLUEBEATERS komboa agertu zen eszenatokian ska erritmuarekin italiar jendetza animatuz.

IRIE FM taldea, 2012ko European Reggae Contest-aren irabazleak, Rototom festibalean parte hartu zuten lehen serbiarrak izateko ohorea izan dute. Zuzeneko potentea erakutsi zuten, dub estiloaz beteta eta tronboia ere jotzen zuen abeslari nagusiak. Talde on bat, eta bertan egotea merezi zutela garbi utzi zuten.

Finale Reagge Contest

 

RAGING FYAH talde jamaikar gazteak gaueko onena izan zen. Publikoarekin konexio ona lortu zuten eta eszenatoki gaineko indarra kutxatzea lortu zuten. Hitzik gabe geratu ginen!!! Kontzertu benetan ona My Conversation (Slim Smith) abestiaren bertsio liluragarri batekin itxi zuten. Molotoff iraratiarekin batera  egindako elkarrizteka polita laster kaleratuko degu. Asike…hAdi EgoN!!!

Raging Fyah

 

MARCIA GRIFFITHS ere gaua gozatzeko gai izan zen. Bere ahots goxoarekin abesti jamaikar klasikoak eskaini ondoren, Kymani Marley eta Andrew Tosh batu zitzaizkion. Bob eta Peter bikotearen semeek Wailers mitiko taldearen hainbat abesti ezagunak bertsionatuz. Komertzial zapore pixkat bat aurkitu genun Marcia-ren emanaldian, baina emakume honen ahots leuna entzuteko gogoarekin geratu ginen.

Marcia Griffiths

 

FREDDIE McGREGOR abeslariak Big Ship, Bobby Bobylon, I Was A Winner eta beste klasiko batzuk eskeini zizkigun…Jamaikar musikaren istoriako eta dancehalleko sortzailearen artista garrantzitsu honekin gozatzeko parada izan zen guretzat.

freddie-mcgregor-2012

 

Juanita Roots gunean, Reggae Contest finalista, CHALWA BAND taldeak Euskal Herriko reggae musikaren maila altua jarri zuen. Bestalde, GRANADIANS DEL ESPACIO EXTERIOR rocksteady diska berria aurkeztu zuten.

Gaua amaitzeko, beti bezala, DUB STATION gunera jun ginen. Han WORD SOUND & POWER, AISHA emakumearekin, UKren Sound System-aren egoerak oso ondo jarraitzen duela garbi utzi zigun. Puro roots & Kulture!!!

 

Leave a Reply