Egunon familia!!! Festibalaren erdian gade iada eta azken 3 egunetan sartu gara. Nekea dago, baina dantzatzeko eta reggaeaz gozatzeko gogoa ere handia da.Rrrrrrrait???
Atzo astelehena zuzenean main Stage gunean hasi ginen, siesta luzatu baitzen…eta kagada handia zen, Reggae University hitzaldiak galdu baitgenituen. Non ACR kideek herrialde hispanoetako reggae egoari buruzko hitzaldi bat. Geroago, Monica Haim direktorearen AWAKE ZION filma eskeinita izan zen. Bertan rastafariarismo eta judaismo arteko zubiak aztertzen dira. Emakume honeki THE CONGOS eta WAILING SOULS teldeen kide batzuk egon ziren. Pena izan zen, baina ezin da jarduera guztietara iritsi…Hemen daukazue argazki polita bat:
Goazen ba zuzeneko emanaldiekin. 8etan hasi ziren kontzertuak THE CONGOS gazte trebeekin.
Kontzertua oso ondo egon zen beti bezala. 4 txapeldun hauek haien karrera luzearen klasiko guztiak eman zizkiguten, kriston Backin Band batekin: CHARMAX BAND. ”Fisherman”, “Congoman” eta beste kantu roots gehiokin 70ko hamarkadaren reggaearekin goxo goxo egon ginen. Plazer handia berriro ikustea!! Eskerrik asko, Congos!! Zuek bezalako gehiago behar ditugu!!
Kontzertu honen ondoren, MAX ROMEOren txanda iritsi zen. Ezin zen falta bere ahots eta abesti onekin. Okasio honetarako, bere betikjo klasikoak repasatu zitun: “Melt Away”, “War Inna Babylon”, “One Step Forward”, “3 Blind Mice”, ”Milk & Honey”, “A Little Time For Jah”, etc…Oso ona!! Ta gainera, bere semeak eszenatokira igo zituen, eta haiekin “Chase The Devil” kantu ezaguna abesteko. Haurrek abesti pare bat bakarrik ere eskeini zituzten. Txikitatik jamaikar talentu eta indarra!! Txalo bero bat!!!! Plas plas plas!!! Hem dezue argazkitxo bat (sinesten ez dutenentzat)
Emanaldi brutal honen ondoren , hurrengo talderako prestakuntza hasi zen: CULTURA PROFETICA. Puerto Rico-tik etorritako 12 pertsonako taldea (perku, 2 teklatu, 2 gitarra, haizeak eta koroak barne). Baxu jotzaileak ere abesten ditu temak!!! Zorionak bidaltzen dizkiogu hemendik, oso zaila baita batera baxu jotzea eta abestea. hainbat estilotatik edaten duen reggae klasikoa egiten dute (rock, soul…sudamerican stylee). Hauxe izan zen taldearen estatuaren lehengo bisita, eta horregatik behin eta berriz eskerrak eman zituzten. Mezu eta hitzei garrantzia ematen diote, kontzertu interesgarri eta bitxi bat izanez. Haien jarraitzaile sutzuak izan ez arren, gozatzeko aukera izan genuen eta dantza ta dantza ibili ginen, mojitoei esker.
Geroago, BEENIE MAN dancehall izar internazionala agertu zen. Dakizuen bezala, ez gara estilo berri hauen jarraitzaile handienak, baina hala ere hortxe bertan jarraitu genun gaua. BEENIE MAN 10 urterekin hasi zuen bere karrera musikala, 83ean diska bat kaleratuz. Baina 7 urterekin irlako sound system-etan murgilduta zegoen. Denbora asko darama mundu honetan baina gaur egun garrantzia gehiago ematen dio show-ari masukari baino. Eta hau izan zen atzoko kontzertuaren tonika ere: geldi uneak, pomposidadea, hizketaldiak…Eta musika gutxi.
Ohitua zaharrak ez galtzeko Du Station-era!!! Baxugogor eta soinu potente batekin aritu ziren Iration Steppas, Maki Banton-en laguntzaz. Horrela bai goxo goxo ohera BIG BASS eta BIG TUNES inna roots stylee gaindosiarekin!!!
ESTO ES TÓ, ESTO ES TÓ, ESTO ES TODO, AMIGXS!!!!