ROTOTOM 2012 #5 / ASTEARTEA 21

Kaixo family!!! Apa hi!! Gaur 22 festibaleko azken gaua! Gezurra dirudi, baina astea joan zaigu...Snif...Pena ematen ez digun gauza bakarra Valencia-ko eguzki kiskalgarria atzean uztea!!! Atzokoa JOHNNY OSBOURNE-ren eguna izan zen. Hitz guztiekin! Kontzertu honen zai egon gara ez baitgenuen zuzenean ikusteko aukera izan, inguruan ez zuelako inoiz jo. Beraz Sound eta etxean hainbeste akldiz…

Kaixo family!!! Apa hi!! Gaur 22 festibaleko azken gaua! Gezurra dirudi, baina astea joan zaigu…Snif…Pena ematen ez digun gauza bakarra Valencia-ko eguzki kiskalgarria atzean uztea!!!

Atzokoa JOHNNY OSBOURNE-ren eguna izan zen. Hitz guztiekin! Kontzertu honen zai egon gara ez baitgenuen zuzenean ikusteko aukera izan, inguruan ez zuelako inoiz jo. Beraz Sound eta etxean hainbeste akldiz entzundakoa Main Stage-ean gozatzeko aukera izango genuen, ta hori kriston albistea izan zen!! Gainera reggae University karpara hurbildu zen hitzaldi batean parte hartzeko. Bertan galderak erantzun eta jendearekin argazki batzuk atera zituen. Link hontan irakurriko dezue hitzaldia:

http://www.rototomsunsplash.com/es/noticias/reggae-university-2012/3126-la-incredibile-carriera-di-johnny-osbourne

Laister beste argazkiren bat ikusteko aukera izango dezue baino oraingoz hemen duzue bat:

Truth & Rights. The incredible carrer of Johnny Osbourne

Ba goazen aurrera: C-SHARP jamaikar reggae banda gazteren kontzertua erori zen. Pena bat…badakizue, paperik gabe doaz jamaikar hauek bizitzatik, bejon daiela!!!! Baina batzuetan, gauza hauek gertatzen dira…Kanzelazio honen ondorioz, Johnny-ren kontzertua ordubete atzeratu zen, ta gu 21tikan mojitoa eskuan, eta belarriak irekita. Rrait??

RUFF CUT BAND banda klasikoarekin Johnny doinu dantzagarri eta Rub A Dub soinuetan oinarritu zen. Rasta eta selektore batzuk akorde menoreak faltaz botzen zituzten (gutako askori errepertorio ilunago gustatuko litzaiguke), baina hemen aurkitzen da eroso gure J. Osbourne gaur egun. Jakina da artista honek estilo eta era guztiak dastatu dituela, 60. hamarkadatik hona. Hala ere “Ice Cream Lover”, “Rock It Tonight”, “Pretty Blue Eyes”, “Fally ranking”, “Let Me In”…eta, nola ez, “Truths & Rights” klasikoekin bailable goxo batuk bota genituen. Geroago, “Jah Promise”  kantuarekin ia erotu ginen. ESKERRIK ASKO JOHNNY!!!!

Johnny Osbourne

Kriston ikuskizuna honen ondoren, reggaeton-mestizo-fusioa rollitoa etorri zitzaigun. Ordun, berehala, etiopiar sandia eco yoga krepe bat jatera jun ginen…megrebeko makro- arroza ere…baina, batez ere…mojito gehio!!! Inshala.

Tripa ondo aseta, main Stage gunera berriz bueltatu ginen, Rototom-eko banda eta aktuazio onenaz gozatzera. DEAN FRASER-ren taldea XXL eszenatokian!!

Musika aldetik aho bete hortz utzi gintuzten, hasiera hasieratik garbi utzi zuten zer eskainiko zuten, izugarria!!!  Musika base landua eta Dean Freaser-en solo ikaragarriak. Tarrus Riley , jimmy Riley handiaren seme eta abeslari finak jamaikar roots abeslarien bidean doala erakutsi zuen. Kantari gomendagarria! Poliki poliki berre klasiko guztiak plazaratu zituen: “Stay With you”, “She’s Royal”, “Africa Awaits”, “Protect The People Jah”, “Good Girl Gone Bad”…

Main Stage; Tarrus Riley ft. Dean Frazier

Eta hemendik kanpinera…Nahiz eta DUB STATION gunean show paregabe bat zegoen  (Kenny Knots & Mark Iration), oinak eta buru nekeak gehiago ematen ez zuela ta lotara joan ginen…Gainera, bertatik ere baxuak kolpatzen gintuen…Idea ona Dub Station eta kampina hurbil jartzea!!!

ONDOLOIN!!!!

Leave a Reply