Etxean gaude!!! Reggaez blai aste osoa Benicassim-eko eguzkiaren azpian, festibal handi honek eskeinitako gauza guztietaz gozatuz. Dirudienez Espainan jarraituko du ospatzen Italiar gobernuak interesik erakusten ez dutelako. Alde batetik ondo gertutasunagatik baina bestetik Udineko giro berde eta frexkoa faltan botatzen degu desertu hontan…
Atzoko egunak itxura ona zuen hasieratik, WAILING SOULSen ahots armoniak eta ZULU WARRIOR, JAH SHAKA parte hartzen baitzuten. baina goazen pixkanaka Europako reggae festibal handienaren itxiera eguneko eguna kontzatzera.
Arratsaldeko 5 terditan Reggae University gunean hitzaldiak hasi ziren. JAH SHAKA eta NEIL PERCH (ZION TRAIN) besteak beste gerturatu ziren bertara. Ohore handi bat izan zen mezu eraikitzaile hauek entzun ahal izatea. Mundu aldatzeko lana, ikasketak, persistentzia eta halako baloreak azpimarratu zituen gazte zuzendu zitzaienean. Urte asko dira ZULU WARRIOR borroka kontzientzia eta aldaketa bultzatzen dituela Japonian, EEBBtan eta, nola ez, hemen, Rototom-ean. Nola ez, Haile Selassie aipatu zuen etengabe. Hemen daukazue Jah-ren mezua zabaltzen argazkitxo batean:
Dutxa azkar baten ostean, University beroa uxatu, roto-mojitoak afari bezala eta laster batean THE WAILING SOULS ikustera Main Stage-ean.
Ulertezina horrelako banda mitikoak arratsaldeko 8tan hastea jende gutxiren aurrean, babes apurra…Festibal honek musika jamaikarra indartzea helburu duela kontuan hartuta, zer dela eta jamaikar talde mitiko bat hain goiz jarri eta afrikar batekin itxi festibala? Alpha Blondy-k duen arrakasta arestian jamaikar horien lanaren ondorio bat da. Ordun, bultzatu roots artistak!!!!
Ba hori, WAILING SOULS taldearen kontzertuan nabaritu zen atzean utzi dituztela beraien urte onenak baina, gaur egun, munduan zehar bueltaka dabiltza euren atzoko arrakasta explotatuz…Banda eta korista ez zuten euren egun onenik izan eta hau guztia elkarrekin erdizka atera zen…Ta pena bat da, ba igual talde hobe batekin eta prestakuntza gehiagorekin kontzertu ahaztezina bat izango litzateke…
Hala ere ume txikiak bezala gozatu genuen abesti klasiko guztiekin! Laukote originalaren Matthews & McDonald bikoteak soilik jarraitzen du, eta haien katalogo luzetik hainbat harribitxi utzi zizkiguten. Studio One eratik (“Fire Coal Man” o “Back It”…) hasi, Channel One studiotik pasa (“Jah Gives Us Life To Live”, “War” o “Very Well”…) eta “Junjo” Lawes ta Roots Radics arte (“Firehouse Rock”, “What A Feeling”). Egia esan gozatu handia izan zen bikote honen zuzenekoa ikustea. Ederto pasa genuen eta dantza ugari egin genuen!
Bolo honen ondoren, OBRINT PAS, azkeneko no-reggae kontzertua izan zen. Horregatik, roto-krepe bat hartzera jun ginen (beste roto-mojito batekin, nola ez!) Geroago berriz Main Stage ALPHA BLONDY-ren emanaldia katatzeko. Beti bezala, gizon honek talde handia eta profesionala darama: soinu lodi lodia!! Bere abestien artean, “Jerusalem” (nola ez!!), “Brigadier Sabari” edo “Cocody Rock” kantu alaia aukeratuko litzaizkiguke, plameren azpian dantzatzeko! Hemen ikusiko dezue afrikarra:
Eta denak bere amaiera duen bezala, gu klausura onena aukeratu genuen: DUB STATIONen JAH SHAKA selekzioa. Meditative baxuak, roots reggae estiloaren sesio mundialak: oso berizia da Michael Rose-ren “Born Free”, Gladiators-en “Jah Works” edo Sizzla-ren “Praise Ye Jah” abestiak entzutea sound handi batean. Ea gustatzen zaizuen bideo hau:
Ta hori. Esto es todo, amigxs!!!!
Kriston aste bat izan da! Espero degu hurrengo urtean berriz han izatea.
Milaesker Paula, Paula, gure kontaktua Rototom-ean!! Hurrengo urte arte!!!!
GREETINGS FROM TTAN TTAKUN IRRATIA!!!