Kaixo peña!! Hemen gaude berriz, Rototom Imperioan. Aurtengo 20. “Love” edizioa euritan bustia hasi da Benicassimeko basamortuan. Sinestezina. Lekeition egon ginela ematen zuen!
Atzoko menu musikala ederra izan zen, hasteko, eszenatoki nagusian Third World talde Jamaikar beteranoak jo zuen, euren 40. urteurrena ospatuz. Oso giro ona zuten beraien artean, kanpotik ikus zitekeen partaideen arteko komunikazio eta feeling ona! Gitarrista zen hasierko formazioko partaide bakarra, Stephen “Cat” Coore bera. Txeloa jo zuen tarte luze batez, solo luze eta lasaia, baita Bob Marleyen Redemptiong Song instrumentala ere!. Bateriak giroa piztu zuen perkusioarekin eszenatokiaren erdira atera zenean soloak egitera. Armoniak izugarrizkoak izan ziren eta hit asko jo zituzten kontzertuan zehar, , 96° in the Shade, Try Jah love, Now that we found love…. Ez zuten bis-ik egin baina asetuta geratu ginen eman zuten kontzertuarekin.
Royal Rudes talde Kolonbiarrak hartu zien erreleboa eszenatoki nagusian; abeslaria, The Congos taldeko Cedric Mytonen estetika gogoratzen zuena, erderaz eta ingelesez abesten zuen, beste abeslari batekin txandakatuz. Gure gustorako pixkabat patxangeroa zen jorratzen zuten estiloa, eta Dub estationeko baxu sarkorren dosiaren bila joan ginen segidan.
Don Fe eta Prince Jamo-rekin topatu ginen bertan, bigarren hau mikroan, Dennis Brownen ahotsari gogoratzen zigularik! A zer nolako ahots mundiala Prince Jamo ingelesarena!
Morodo eta Mad Sensi Bandarekin topatu ginen ostera eszenatoki nagusian, Madrildarrak guztiak. Nahiz eta abeslari hau gure oso gustukoa ez den, esan beharra dago banda honekin roots estiloa gailendu zela gune honetan.
Ska Klubera gerturatu ginen ondoren kuriositatez, eta bertan, Wiggle Yardeko jendea ari zen ska kluba girotzen. Penintsulakoak beraiek, rocksteadya jarri zuten atope, doinu jamaiakar zaharrak, Slim Smith, Desmond Dekker……guztiz bete zutelarik jendez gune hau.
Chaka Demus & Pliers izan ziren Main Stageko egitaraua isten; bi korista eraman zituzten (gau guztian zehar ikusi eta entzun genituen bakarrak). Banda onarekin, nahiko ondo eskeini zuten kontzertua.
Ska Klubera itzuliz berriro, Santanderreko Smooth Beans taledearen musikarekin dantzatu genuen tarte batez, euren zuzenekoa izugarri hobetu dutela ikusiz eta ordu ta laurdeneko errepertorio polita eta animatuarekin gozatuz.
Show Case klubean berriz, Global Warning taldearen txanda izan zen, Reggae Contest Iberikoaren irabazle zirelarik. Bi abeslari zituen taldeak, bat afrikarra eta bestea ingelesa. Euriaren eraginez ordea, ospa egin behar izan genuen kanpinera, hurrengo egunerako energia berreskuratzeko eta indarberrituta, igandeari ongietorria emateko!