Egunon Rototomeko jarraitzaile guztioi! Atzoko eguna benetan intentsua eta lanaz jositakoa izan zen, ez ginen gelditu ere egin, zuentzako ahalik eta informazio gehien biltzeko modu freskoenean!
Arratsaldeko lehen orduan, Roberto Sanchez produktore eta musikariaren eskutik eta ACR-k antolatuz, Dub musika nahasteko tailerra izan genuen, “Dub Workshop” izeneko tailer zoragarria, Rototomeko reggae University-an. Lone Ark estudioko Robertok, argi azaldu zituen dub sesio eder bat emateko pausuak eta trukoak zeintzuk ziren, edozeinek ulertzeko moduan, argi eta garbi! Tailerra bukatzeko Robertoren eskutik dub sesio zoragarria entzun genuen.
Mein Stagean bestalde, egitaraua irekitzen Frantziako DuB INC taldea izan genuen, energiaz beteta dancehall estiloarekin milaka pertsona dantzarazten. Erreleboa Fermin muguruzak hartu zuen, bere Kontrakantxa bandarekin. Xabi Solano trikian, Zigor Dz, garai bateko Selekta kolektibokoa, skratxak egiten zuzenean. Garai bateko arrakastak jo zituzten, Sarri Sarri, Big Beñat, Anima Zaitez, 54-46, eta inkomunikazioa besteak beste. Ikurrin parebat ikusi genituen publikoan, Euskaldunen presentziaren adierazle! Orduerdiko elkarrizketa majo bat egiteko aukera ere izan genuen, aurrerago argitaratuko duguna.
Bitartean, Frantziako Blackboard Jungle-koak Dub Stationa dardar bizian jarri zuten, eta Tommy Sparks ingelesak Roots Yarda girotu zuen musika paregabea jarriz. Ska Klubean Dr Yes topatu genuen gauerdian, nahiz eta jenderik ez bildu bertan, Oldies izugarri bikainak pintxatu zituen!
Gypsian izan zen Main Stageko hurrengo gonbidatua, Royal Roots Bandak lagunduta. Gure gusturako ez zen oso kontzertu erakargarria izan, baina abestutako bertsio guztietatik bi, benetan oso aukeraketa onak izan ziren, Cultur taldearen See dem a come edota Gregory Isaacs-en Nunber One bikaina.
Israel Vibrationek itxi zuen eszenatoki nagusiko programazioa, kontzertu laburra bana intentsua emanez. Bi korista ekarri zituen, zein baino zein mundialagoak, ahots potente eta armonia txalogarriak eskeini zizkigutelarik!
Segidan eszenatoki haundiko masa guztia Ska Klubera gerturatu zen, bertan jotzen baizuten Skaff Links Japoniarrak: Neska ugariz eta mutilez osatutako talde liluragarri honek, izerdiz blai uzten zuten bertara gerturatzen zen edonor, ska bortitzena jo baitzuten bi orduz. Trompeta, tronboi eta bi saxok kriston kaña ezarri zuten!
Dubtonic Kru Jamaikar gazteek Show Case agertokian eman zuten euren kontzertua. Zorionez arratsalde horretan elkarrizketatzeko aukera izan genuen, oso gazte ireki eta atseginak ziren, gure galderei erantzunez oso ondo pasatu genuelarik guztiok!
Doinu ilunak ekarri zizkiguten, dub estiloa gailendu zelarik kontzertuan zehar. Bost musikariz osatutako talde jamaikar honetan, teklatua, gitarrista eta perkusioa ziren abestu zutenak, ahots zoragarriak!!! gonbidatu berezi bat igo zen gainera kontzertuan zehar, Kool Johnny Kool, kaña bikaña!
Gure gaua, Dub Stationean amaitu genuen, Aba Shanty I -ren aukeraketa musikal dub-roots-digitalarekin. Goraipagarria, bere adinean, zenbat dantza egiten duen ingalaterrako artista honek. Jendez gainezka zegoen gune hau, aurten, inoiz baino bafle gehiago baititu. Nekearen nekez, txokolatea eta ogixerra hartu eta ohera joan ginen pilak kargatzera! Big Up Rototom!