Kaixo peña!! Iritsi gara ba, festibalaren erdibidera. Laster batean pasa dira 4 egun eta beste horrenbeste geratzen dira oraindik gozatzen jarraitzeko. Atzokoa egun freskoa izan zen, izugarri ondo egoten da desertuko bero kiskalgarriak atsedena ematen duenean. Beraz, eguraldiari dagokionez, Txapo!!
Apur bat aldatzeko, Taldeko batzuk Vivir la Energia gunera hurbildu ziren arratsaldean. Bertan, Nieves Pons-en eskutik (besteak beste, doktore, psikologa eta Gestalt-ean aditua) ikuspegi sintergetiko batetatik buru eta bihotzaren arteko oreka zein meditazioa ardatz zituen hitzaldi eta baita erakustaldi praktiko bat entzuteko parada izan zen. Arlo praktikoan bihotz maiztasun neurketa batzuk egin zituen bolondres aurkeztu ziren lau laguni. Datuak gorde eta meditazio praktika zuzendu zuen Nievesek. Meditazio honen ostean berriro neurketa egin eta komparazioak egin zituen guztia azalduz.
Behin ongi erlaxatuta eta meditazio lanak eginda gune afrikarrera hurbildu ginen batzuk bertan zegoen tailer batera. Azalpenak ondo entzun eta janaria usaitu ondoren dastatzeko parada ere izan genuen, baita errezeta jasotzeko ere. On egin!!!
Arima indarberrituta eta mojito fresko bat eskuan, Main Stage gunera hurbildu ginen. Bertara, madrildarraren azken abestira iritsi ginen. Inoiz baino jende gehien ikusten zen eguna izan zen atzokoan lehen kontzertuan. Reggae-Hip Hop zale gazteenek Estilo, estetika eta ahots honekin gozatu handia hartu zuten. Egia esan, ez da guri irrika gehien egiten digun estiloa, baina azpimarratzekoa da azken urte hauetan madrildarrak egin duen lana eta ematen hari den maila.Zorionak beraz, Main Stagean berriro egoteko aukera izan baitu!!
Fayahboyren ondoren, Selektorea baztertu eta bandaren txanda iritsi zen. Honela, ideia oso ona dirudien proiektua jaiotzen da, artista gazte eta ez ain gazteak biltzen dituen talde bat osatuz: IBERICA ALL STARS. Artista guztien oinarria BLACK GANDHI taldea izan zen.
Abeslariak, kontzertua aurrera joan ahala, txandaka irten ziren eszenatokira piskanaka euren abesti eta hit ezagun naiz berriak aurkezteko. ROBERTO SANCHEZ adibidez, bere Countryside LPko “Cool & Calm” eskaini zuen hasieran eta geroxeago berriro azaldu zen “Chant Down Babylon” abesti berriarekin. IRIE SOULJAH-k abesti berri bat eskaini zuen eta SR WILSON-ekin batera “Chatty Chatty” jo zuten. ANDER GREEN VALLEY, KUMAR, KHAOULA… ere eszenatokitik pasa ziren euren abestiak eskainiz. Bertako talentu eta lana baloratzeko eta ezagutzera emateko modu benetan miragarria!!
Main Stage gunean azaltrzen hurrengoa MR VEGAS izan zen. Bertara hurbiltzeko kuriositatea izan genuen, baina hitzartuta genuen elkarrizketa batera joan behar genuen, AKATZ talde euskaldunarekin. Itzela! Benetan entretenigarria izan zen, Bita (abeslaria) eta Iñigo (bateria) betiko legez gertuko eta rollo onarekin etorri baitziren, barre algaraz betetako unea. MILA ESKER AKATZ!!!
Prentsa guneko etenaldi honen ondoren, Main Stage-era hurbildu ginen, GROUNDATION talde estatubatuarrak baitzeuden taula gainean. Kalifornian kokatzen de Sonoma-koak dira eta musika estilo ezberdinak fusionatzen dituzte: roots reggaea jazzarekin, funkarekin…. 1998an sortutako banda dugu, Harrison Stafford (abeslaria eta gitarra), Marcus Urani (baxua) eta Ryan Newman (teklatua) direlarik partaide nagusiak eta taldeko pisu gehiena eramaten dutenak. Bederatzi diska dagoeneko kaleratuak eta Leroy “Horsemouth” Wallace bezelako bateria ezagunaren partehartzea duten proiektuarekin eskuartean, izugarrizko paper garrantzitsua betetzen dute munduko reggaearen agertokian. Burning Spear izarraren “Marcus Garvey” abestiaren bertsioa eginez amaitu zuten euren kontzertua, entzule eta ikusle ororengatik abestua izan zena!
Marcus Garvey’s words come to pass,
Marcus Garvey’s words come to pass,
Can’t get no food to eat,
Can’t get no money to spend, Wo-oo-oo
Can’t get no food to eat,
Can’t get no money to spend, Woo -oo- oo
Soinua oso ona zela esan zitekeen, garbia eta enpastatua, trinkoa eta indartsua. Detaileak oso ondo landuak ziren eta “solo” anitzak entzun genituen taldeko musikari ezberdinen eskutik. Ryan Newman teklatuak esate baterako, oso solo ikusgarria eman zuen bere hammond-aren gainean exertzen eta zutik jartzen! Aipatzekoa kontzertuaren erdian perkusionistak eta bateriak izandako eztabaida, taldekideen artean kutxatu zena. Hobe horrelakoak ensaiotarako uztea, ezta?!?!?!
Growndation taldearen reggae ilun eta mantsoaren ostean, Ska Klubera gerturatu ginen AKATZ talde bikainaren kontzertua ikustera. Elkarrizketan izan genuen feeling bikain bera ezarri zuten eszenatoki gainean, kontzertura bertaratzen zen jende guztia animatuz. Bertsio popurri bat ere jo zuten, tartean Potatoren “pegamento” abestia, baita Guantanamera edota Perfidia abesti herrikoiak ere. Mundialak! parrez eta izerdi patxetan dantzan pasa genuen euren kontzertu guztia, ezbaitute inungo konplejurik jotzeko orduan (beharrezkoa dena benetan!) eta sentimendu ireki hori, oso osorik transmititu zuten. Gogoratu Bilbotar hauek aurten ospatu dutela beraien 20. urteurrena, eta ikusentzuleak dana eman genuen “Condon” bezelako abesti zahar berreskuratuarekin, edota “Better Days”,“Luces” eta “Rudo Bilbao” abestiekin besteak beste. Azken abestiaren aurretik Rockfort Rock eta Cumbanchero abestiak jo zituzten, mundu guztiari eszenatokira igoaraziz, segurata edo antolatzaile bat baino gehiagori dardar batean jarriz seguraski…. hamarrekoa Akatzekoentzat dudarik gabe! Egindako elkarrizketa laster argitaratuko dugu, oso entzungarria baita!
Gaua bukatzeko Iration Steppas, Ranking Joe eta Dan Man ikusi genituen Dub Stationean, Prince Jamo ere tarte batez mikroaren jabe egin zelarik bere Dennis Brownen pareko ahotsa lau haizetara zabalduz.“Armaggideon Time” eta “Love Jah” abestiak izan ziren Ranking Joek abestu zituen ezagunenak, roots estilo sakonenean.
Hankak zeharo hilda, hala nola iritsi ginen kanpinera bertako milaka zurrunken artean lo hartzeko…. Bagoaz ba gauko egunaren bizipenak rekopilatzera, bihar berriro zuenh¡gana helarazteko!!!! Besarkada rototomikoak!