Kaixo irakurle maite!
Egunetik egunera beranduago esnatzen gera, dagoeneko nekeak egunerokotasunean pisatzen baitu… Ez gera bakarrak, egunetik egunera jende gehiago ikusten da lurrean botata, edozein ixkinetan lo… Beroak gainera asko laguntzen du lurrean denbora gehiago pasatzen!
Arratsaldean Rototomek eskeintzen dituen beste aktibitate batzuetan parte hartu genuen, besteak beste zirko eskolako “Ricky, el profesor de tenis”en aktuazioa ikusten edota “The legend of Ska” dokuaren aurkezpena ikusten! Oso interesgarria izan zen Brad Klein zuzendariaren lana, Ska musikaren sorrera kontatzen zuen 1962-66 urteetan kokatuta Jamaikan eman zena. Oso film gomendagarria!
Ahoko pastositatea kendu ostean eta gure zelula egosiak elikatu eta gero, eguneko menu musikala Skatalites Ska talde mitiko Jamaikarrak ireki zuen. Hitzik gabe utzi gintuen kontzertuak, orain arteko kontzerturik dibertigarriena dudarik gabe. Main Stage guztia dantzan jarri zuten instant batean, klasiko ugari jo baitzituzten eta gainera, sorpresa zoragarri batekin etorri ziren Rototomera: Doreen Shafferren gonbidapena! Delroy Wilsonen Can’t you see, Bob Marleyen Nice Time eta Simmer Down jo zituzten askoren artean, 60.hamarkadako arrakastekin ezinezkoa zen geldik egotea.
Main Stagean Cecille Jamaikarrak hartu zion erreleboa Skatalites taldeari, bere Dancehall estiloan eta traje oso jamaikarra zuelarik soinean! ez zen gure estilorik gogokoena Cecillerena, hala ere zihurtasuna eta indarra transmititu zuen eszenatoki gainean. Emakumeen presentzia hain eskasa denez reggaearen munduan, gustura egon ginen tartetxo batez bera ikusten. Alemaniako Soul Fire bandak egin zuen backing band lana gau honetan.
Alborosiek jarraitu zuen Main Stagean Italiarrez betetako publikoa aztoratzen;
gu berriz, talde xumeago bat ikustera joan ginen, Bartzelona, Angola eta Holandatik zetozen Romi Anauel taldea zehazki. Talde honetako abeslaria, Romi, perkusionista eta gitarra elkarrizketatu genituen kontzertuaren aurretik; proiektu musikal ezberdinetatik zetorren jendearekin topatu ginen, oso jatorri ezberdinetatik hirurak. Atseginak denak, gure galderei fin erantzun ziguten eta gustura besarkatu ginen! Eskerrikasko gure webetik, Romi eta Soldiers of Ra-koei! Musika afrikarra, fusioa eta reggaea zabaldu zuten Show Casean, Portugesez, Angoleñoz eta ingeleraz abesten zutelarik.
Segidan, Lloid Parks ikustera joan ginen Ska Klubera, sei pertsonez osatutako taldea ekarri zuten, We the People taldea: Tronpeta, saxoa, baxu, bateria, teklatua eta gitarra eta ahots nagusia zen Lloid Parks bera. Ikaragarri gustatu zitzaigun bere kontzertua, klasiko ugari jo zituzten, euren hitak batetik (Mafia, Slaving) eta bertsioak bestetik ( Culturen See dem a Come edo Abyssiniansen Satta Massagana adibidez). Bikainak, guztiz asetuta utzi ziguten bis eta guzti.
Tasty Grooves Madrildarren txanda iritsi zen LLoid Parksen kontzertua bukatzean. Kontzertuaren aurretik abeslaria, teklatu eta gitarra elkarrizketatzeko aukera izan genuen eta euren proiektu berriaren inguruan hitzegin ziguten: aurten kaleratu dute “Soul street” izeneko diska, binilo eta cd formatoan eskuratu daitekena. Kontzertu animatua eman zuten, eta esan beharra dago aukeratu zituzten bertsioak oso maila altukoak zirela (Dennis Brownen Westbound Train, Freddie Mc Kayen Lonely Man etb.). Falsetez jositako abesti batekin bukatu zuten kontzertua Tasty Grooveko lagunek, sentimenduz gainezka!
Azkeneko geltokia Dub Stationa izan zen, bertan baitziren Channel Onekoak aukeraketa bikaina jartzen! benetako sound sistem jamaikar giroa egosi zen bertan, urtetik urtera Dub Station gunea goxatzen eta hobetzen ari direla irudizten zaigu. Dubaren grabeekin belarrizuloko argizaria zeharkatuta eta burmuina zulatuta, gure etxea den kanpinera joan giunen gozo gozo amestera….. muxu eta biharrarte!