ROTOTOM 2013 KRONIKA #6 OSTEGUNA 22

Egun on berriro ere!!! Egun bat gehiago joan zaigu iada Benicasim-en. Lainoak berriro lagun ditugula bizitza normala egiteko aukera aproposa dugu gaurkoan. Guztien ahotan dagoen kontua da klima, beste edizioetako infernuko bero kiskalgarri hori "Love" edizio honetara ez omen da etorri. Eta lagunak, bi egun soilik geratzen dira dagoeneko!!!! Gaurko kronika ez da luzeena izango…
, , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

Egun on berriro ere!!! Egun bat gehiago joan zaigu iada Benicasim-en. Lainoak berriro lagun ditugula bizitza normala egiteko aukera aproposa dugu gaurkoan. Guztien ahotan dagoen kontua da klima, beste edizioetako infernuko bero kiskalgarri hori “Love” edizio honetara ez omen da etorri. Eta lagunak, bi egun soilik geratzen dira dagoeneko!!!!

Gaurko kronika ez da luzeena izango (motzena seguraski), izan ere, apur bat deskantso egun bezala hartu baikenuen. Gure gusto musikala kontuan hartuta hauxe baitzen gutxien erakartzen gintuen eguna eta nekea ere pilatzen doa egunak aurrera joan ahala. Ez zen kartel kaxkarra, baina tartetxo bat hartu behar genuen festibaleko azken txanparako indarberritzeko, izan ere, egun hauetan pilatzen baita ikuskizun pila potoloena.

Komunikabide gunean, ordenagailuko teklak ongi gastatu ostean eta elkarrizketak prestatuta, eguneko plater nagusiaz gozatzera joan ginen. Ez zen musika soilik jorratzen zen zerbait, baizik eta FERNANDO GARCÍA GUERETA valentziarrak “SONGS OF REDEMPTION” filma eskaini baitzuen estreinekoz penintsulan. Musikaren bitartez Kingston hiriko General Penitenciary  kartzelako reinsertzioa jorratzen duen dokumental benetan interesgarria. Hementxe duzue ba film honen trailerra:

Gaur egungo Jamaikako arazo handienetako bat jorratzen duen dokumental interesgarri honek Garrisons edo Gethttoak deritzen auzo txiroenetako indarkeria salatuz. Gune hauetan, familiaren aldetik babes gutxi duten haur eta gazteek eskola eta bizitza lasai bat baztertu eta nola droga eta biolentzia munduan sartu eta euren bizitzaren kontrola galtzen duten azaltzen du filmak. Kasurik honenean kartzelan bukatzen dute, asko baitira lurperatu behar izan dituztenak.

Honela ba, protagonistak kartzela zigorra betetzen ari dira espetxe honetan, arrazoi desberdinak direla eta, hilketa, arma jabetza, drogak… Bost urteko zigorra batzuek eta beste batzuek aldiz kartzela zigor luzeak. Euren egunerko bizitza, barruko borroka eta argia nola bilatzen duten erakusten digu Gueretaren lanak. Benetan modu unkigarrian azaltzen ditu musikaren indarraren bitartez kartzela barruan ematen diren erreabilitazio, askatasun eta redentzio prozesuak. Arritzeko da protagonistek duten musika kalitate maila eta musikarekiko egiten duten lan gogorra, euren ahotsarekin batzuk, baita tronboiaren hotsarekin ere.

Beraz, oso gustora ikusi genuen dokumental hau. Egia da zenbait unetan kontrajarriak diren sentimendu eta emozioak sortzen dituela, izan ere, protagonistekin enpatia eta maitasun zubiak eraiki eta gero, alkoholaren efektupean eta indarkeria izugarriarekin bere emaztea hil zuela jakiteak zer pentsatu ez dakigula uzten gaitu. Kartzelak, pertsonei askatasun kentzea, barkamena, erreabilitazioa… Norberak bere ondorio propioak atera behar dituen oinarrizko ardatz delikatu eta eztabaidagai luzeak dira hauek.

Gomendagarria beraz, “SONGS OF REDEMPTION” lan hau. Ikusteko aukera izan ezkero ez zazu galdu ez zara damutuko. Mila esker Fernando G. Guereta  eta bere lagunei euren lanagaitik. Hementxe dokumentalaren une baten argazkitxoa:

P1030301

Filma amaituta, apur bat deskantsatzera joan ginen, makarroi eta mojito artean (Zorionak sukaldariei!!). Horrela joan zen abiadan arratsalde eta gauaren hasiera, hitzetik hortzera mundua konpontzen. Honela, RICHIE SPICEen aktuazioa galdu genuen, baita SUD SOUND SYSTEM talde italiarra eta AFRICA UNITE taldea ere. Hurrengoa BUSY SIGNAL dancehall izarra zen. Vybz Kartel kartzelan dagoenez (aipatutako filmaren harira), egungo Jamaikako izar garrantzitsutzat hartua den artista honen abesti pare bat entzuteko aukera izan genuen, baina ez gure atentzio oso lortu. Beraz, DUB STATION gunera abiatu ginen bertako burrumbaz gozatzera. Bertan JAHTARI bere digital reggae-arekin egurra ematen ari zen SPENG BOND Dj lanetan ari zen Gregory Isaack legez jantzita. Dub zein Sound system eszenan aski sonatuak diren eta hamaika lan plazaratu dituzten alemaniarrek erritmo onak eskaini zituzten. Hortxe duzue argazki bat, Cool Ruler style!!!

P1030309

OBF frantziarrak izan ziren sesioa ixtearen arduradunak. Euren erritmo propio xuabe batzuekin hasi ziren, Full Up riddim (Pass the Kutchie) eta Sleng Teng lan interesgarriak jarri zituzten bertsiorik gogorrenean. MACKY BANTON eta SHANTI D bikotearen laguntzarekin zergaitik diren gaur egungo kolektiborik potenteena erakutsi zuten.

Lotara joan aurretik, ska eritmoekin dantzatzera joan ginen. Bertan, Trojan zigilupean EARL GATESHEADD  eta  NATTY BO Ska Cubano taldearen abeslari nagusia selektoreak izan genituen abestiak aukeratzen. Azken honen dantza estiloa azpimarratzekoa da, legs dance nola egiten den erakutsi baitzuen bart.

P1030312

Bi egun soilik ditugu aurretik, beraz adi egon hadi!!!!! Eta jarraitu kontaktuan!!

Besarkada bat eta laster arte!!!!

Leave a Reply