Egunon peña! Etxean gaude dagoeneko… Nekatuta bai, baina paita pozik ere! Urtero bezala zortzi eguneko emozio eta akzioz betetako astea izan da. Oso ondo pasa dugu eta veste urteetan bezala toki askotako jende eta artista berriak ezagutzeko aukera izan dugu eta nola ez, reggae musikarekin ederki gozatu dugu.
Azken eguna, edizio honetan jende gheien jaso zuen eguna izan zen, densa kanpainara bidean jendez lepo zegoela eta ia ezin genuen ibili!!! Gozaen ba harira:
Goiz eta eguerdia prensa gunean joan zen eta gero Reggae University ingurura hurbildu ginen. Bertan, Rototom-buruzko dokumental baten proiekzioa ikusten egonginen ACR Meetings hitzaldia baino lehen. Hoitzaldi honetan, latinoamerikar reggae eta festibalean zuen presentzia zituzten hizpide. Solasaldi honetara, gauean Main Stage-ean entzungo genituen GONDWANA taldekide batzuk, Contest Latino irabazle diren ROYAL RUDES & BLACK TALENT txiletarrak, eta hegoamerikako egoera salatu zuten ALERTA KAMARADA Colombiarrak gonbidatu zituzten. Azken hauek gainera, Kortatu eta “el Rock Radikal Vasco” aipatu zituzten influentzia nagusi bezala.
Arratsaldea erre genuela eta, Main Stage guneko azken trakaz gozatzera joan ginen…
Gauari hasiera hemateko arduradunak MISTY IN ROOTS izan ziren, dudarik gabe edizio honetako kontzertu gogokoenetako bat. Roots eta Dub bikainak gauzak garbi esaten dituen letra zorrotz batzuekin bilduta eskaintzen dituzten Southall-ko banda ingles mitiko hau beti izango baitugu gogoan. Autogestioan oinarritu zen talde hau, “People Unite” eta “Kaz” seiloak sortu zituzten eta hauekin ingalaterrako roots klasikoak izango ziren altxorrak atera zituzten.
“If you protest, you will be beaten” zihoen Poko-k abesti artean.
Taldeak eskaini zuen errepertorioak etzituen ase soinu ilun eta pisutsuen zeleen irrikak, izan ere, euren aro “light”eko abestiak eskaini baitzituzten. Hala ere, ez zituzten ahaztu “How Long” edo “See Dem A Come” bezalako klasikoak. Saio oso ona eskaini zuten, denak dantzan jarri gintuen dub ederrak joz, oraindik sasoian daudela erakutsiz. Gure iritziz,festibaleko kontzerturik onenetako bat dudarik gabe!!
Misty In Roots izan zen Rototom festibalean parte hartu zuen lehen talde internazionala, duela 20 urte Sunsplash abizana orindik hartu babe eta Udinen kokatua, eta orain eurak dira festibaleko izen handiaren aurretik jendea berotzeko ardura dutenak. Elkarrizketa egiteko aukerarik izan ez genuen arren hementxe duzue argazkitxo bat:
Hurrengo taldea Chiletik zetorren: GODWANA. 25 urtetik gora daramate musika munduan eta gutxitan hurbiltzen dira Europara. Hasiera soinu kaxkarrarekin hasi zen eta ahotsa ez zen ongi ulertzen, baina denbora aurrera zihoala berotzen joan ziren. Bi ordutik gorako kontzertuak eskaintzera ohituta dagoen talde honek bere disko guztietako errepasoa ordubetera murriztu zuen “Armonía de amor”, “Antonia”, “Sentimiento original”, “Irie”, “Aire de Jah” eta abar bazalako klasikoak eskainiz. Baita, “Revolución” edo “Princesa” lan berriak ere.
Hementxe duzue argazki bat:
Hinela ba, iritsi gara ROTOTOM 2013ko Main Stageeko azken kontzertura: DAMIAN “JR GONG” MARLEY.
Oraindik ere ez dugu garbi zer dela eta artista honek sortu duen eromena. Izan ere, reggae musikaren sorrera eta garapenean giltzarri izan diren artista asko baitago festibalean: John Holt, Misty In Roots, Horace Andy, Leroy Sibbles, U Roy… Hala ere, Damianentzat izan da komunikabide eta publiko zabalaren arreta geheiena. Gure ustez, negozio honetan hainbeste denbora daramaten banda eta artistak gehiago zaindu behar dira, pisu gehiago eta ordutegi hobeak ematen adibidez. Egungo reggae musikaren egoera eta bilakaera betiko artista hauei zor diegu, hauek baitira artista eta talde berriei bidea erakutsi dietena. Hala ere, oraindik pisu handia eta jendea mugiarazteko gaitasun handia duuen abizena du Damianek: MARLEY.
Ez gara DAMIAN MARLEY, Boben semearen jarraitzaile sutsuak ez eta bere lana sakonean ezagutzen dugun zaleak ere, festibaleko jendetza gehien bildu zuen kontzertua izan zen dudarik gabe. Izan ere, BOB MARLEYek 1978an Ibizan eskainitako kontzertua kontutan hartu gabe penintsulako jendetza gehien bildu duen reggae kontzertua izan zen Damianena (aitarenak bakarrik gainditua), 30.000 inguru lagun bildu baitziren. Izugarrizko irrika eta emozioa sortu zuen jendetzaren eromena eta irrika sortuz. Begiratu hemen bestela argazkian:
Musikari dagokionez, zertzelada batzuk utziko dizkizuegu, izan ere, ez baikara jendetza ikaragarri hauek biltzen dituzten hemanaldietan hadituak.:
Bandak soinu itzela zuen dudarik gabe, jamaikarrak direla garbi utziz reggae estiloa modu gorenean joz eta urte asko daramatela musika egiten garbi utziz. Musiko eta korista ikaragarriak!!
Junior Gong eszenatokira igo aurretik, BLACK I AM eta WAYNE MARSHALL izan ziren jendetza berotzeko ardura izan zutenak. Harrera beroa izan zuten ahots ederrak erakutsi zituzten artista bikote honek, gainera, azken honek Damianekin abesti batean parte hartu zuen. Baina itxaroten hari ginen gure Alton Ellis kuttunaren semea ez zen agertu: CHRISTOPHER ELLIS. Ez zuten azalpenik eman eta ez zen inondik inora agertu… a ze pena, MAin Stageean bere aitaren klasiko batzuk entzuteko gogoekin geratu ginen!!
Damianen kontzertuari dagokionez, R&B, reggae, ragga eta abar nahasten zituen errepertorioa aukeratu zuen. Batzuetan apal, bestetan gogor agertu zen bertan zeuden 30000 lagunen irrikarako saio abertsa eskainiz. Ikaragarria behar du honela sugestionatutako publiko baten aurrean jotzea. Gure aburuz, bera da Marleyen semeen artean bere bidea eta estiloa bilatzen eta jorratzen ondoen jakin duena. Baina ez da bidezkoa beste artista guztiak baztertzea eta atentzio guztia bertan biltzea.
Kontzertuaren ostean, denetik entzun zen “gaizki hasi, baina hobetzen joan da”, “aldapa behera joan da”, “ikaragarria!!” eta abar izan ziren zaleen aipamenak. Guretzat kontzertuko gailurrak “More Justice” abestia, bere aitaren “War”, “No More Trouble” eta “Could You Be Love” bertsioak eta aurtengo edizioa agurtu zuen “Welcome To Jamrock” ikaragarria izan ziren.
Gero DUB STATION gunera hurbildu ginen, bertan JAH TUBBYS egurra emanten ari zen. Juanita Club gunetik pasada azkar bat egin genuen BEGOÑA BANG MATU baitzegoen bere ahotsa goxoarekin gaua itxiz. Eta hemendik lotara.
Honela, hementxe bukatzen ditugu aurtengo Rototom 2013 edizioko kronikak.Argazki eta elkarrizketak editatzen lana dugu oraindik, Europako Reggae festival handiena zuengana hurbiltzeko.
Gure lanarekin gozatu duzuelakoan gaude eta informatuta egon zaretelakoan!!! Besarkada goxo eta luze bat!!!