TTAN TTAKUN ZUZENEAN

#MUSIKA #ZUZENEAN #TALDEAK #GRABAZIOAK #IRRATSAIOA #TTANTTAKUN   #MUSIKA. Donostiako Irrati Euskaldun Librean, Ttan Ttakun irratian, talde berriak bultzatu nahi ditugu. Eta musika talde ezberdinen bozgorailu izan nahi dugu. Taldeei beren lana erakusteko aukera eskainiz.   #ZUZENEAN. Ttan Ttakungo programazioaren ikasturte berriko irratsaio berria da. Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako…

ttanttakunzuzenean

#MUSIKA

#ZUZENEAN

#TALDEAK

#GRABAZIOAK

#IRRATSAIOA

#TTANTTAKUN

 

#MUSIKA. Donostiako Irrati Euskaldun Librean, Ttan Ttakun irratian, talde berriak bultzatu nahi ditugu. Eta musika talde ezberdinen bozgorailu izan nahi dugu. Taldeei beren lana erakusteko aukera eskainiz.

 

#ZUZENEAN. Ttan Ttakungo programazioaren ikasturte berriko irratsaio berria da. Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da. Zuzenean Fm-ko 107,2an eta internet bidez entzun egingo da taldearen zuzeneko bat, bai Ttan Ttakungo web orrian bai Ttan Ttakungo aplikazio berrian, deskargatu eta zure lagunekin banatu dezakezuna.

 

#TALDEAK. Ez dio axola 7 diska grabatu edo kontzertu bakarra eman duen taldea izan. Garrantzitsuena, zuzeneko ordu bat ongi grabatuta edukitzea da. Grabatu ezazu zuzeneko kontzertu bat, prestatu promo orri bat, argazki pare bat, kanten zerrenda eta grabatutako eguna eta tokia. Bildu hori guztia eta bidali helbide honetara:

 

TTAN TTAKUN ZUZENEAN

Ttan Ttakun Irratia 107.2FM
Karmengo Andre Mariaren kalea, 60 Behea
Donostia, 20012

 

Edo internet bidez (Wetransfer, Dropbox, UbuntuOne, YouSendIt, ….) honako helbidera: zuzenean@ttanttakun.com

 

#GRABAZIOAK. Gaur MP3an grabazio nahiko onak egin daitezke baina edozein formatutan bidali diezazkiguzue, Wave, Flac, Cd, Dvd,…. lortzen duzuena.

 

#IRRATSAIOA. 60 minutukoa izango da. Egun eta ordu desberdinetan errepikatuko da aste batez.

 

#TTANTTAKUN Talde bat baduzu eta zure musika zabaldu nahi baduzu Ttan Ttakunek lagunduko zaitu. Gora Donostiako Irrati Euskaldun Librea!!! Gora Ttan Ttakun!!!

Leave a Reply