Zuzenean

TTAN TTAKUN ZUZENEAN #1 NEAT & SIDI – TORKE & IONJI

Hasi da Ttan Ttakun irratian Zuzenean irratsio berria. Donostiako Irrati Euskaldun Librean, Ttan Ttakun irratian, talde berriak bultzatu nahi ditugu. Eta musika talde ezberdinen bozgorailu izan nahi dugu. Taldeei beren lana erakusteko aukera eskainiz. Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko kontzertuak emitituko ditugu. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da. Zuzenean FM-ko 107.2an eta internet…
, , , , , , ,

Hasi da Ttan Ttakun irratian Zuzenean irratsio berria. Donostiako Irrati Euskaldun Librean, Ttan Ttakun irratian, talde berriak bultzatu nahi ditugu. Eta musika talde ezberdinen bozgorailu izan nahi dugu. Taldeei beren lana erakusteko aukera eskainiz.

Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko kontzertuak emitituko ditugu.

Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da. Zuzenean FM-ko 107.2an eta internet bidez entzun ahal izango da taldearen zuzeneko bat, bai Ttan Ttakunen web orrian bai Ttan Ttakunen aplikazio berrian, deskargatu eta zure lagunekin banatu dezakezuna.

Beraz, talde batean jotzen baduzu, Grabatu ezazu zuzeneko kontzertu bat, prestatu promo orri bat, argazki pare bat, kanten zerrenda eta grabatutako eguna eta tokia. Bildu hori guztia eta bidali helbide honetara:

TTAN TTAKUN ZUZENEAN
Ttan Ttakun Irratia 107.2FM
Karmengo Andre Mariaren kalea, 60 Behea
Donostia, 20012

Edo internet bidez (Wetransfer, Dropbox, UbuntuOne, YouSendit bezalako plataformen bidez) honako helbidera: zuzenean[abildua]ttanttakun.com

Gure lehengo Zuzenean, Donostiako Guardetxean joan den Azaroaren 2an grabatu zen, Inside Madness kolektiboaren Hip Hop festa batean. Lehengo ordu erdian Neat eta Sidi entzunen ditugu. Sidi eta Neat -Zumarragako bi gazte dira, duela urte askotatik batera rapa egiten dutenak.

Banakako hainbat lan egitaratu dituzte:
– Sidi-k, 2012-an “Roto” maketa.
– Neat-ek, 2012-an “21 gramos de asfalto”; 2013-an “Nere Bakarrizketak” guztiz euskerazko lana.

Talde bezala:
– Sidi & Neat & DJ Zokerrek, 2013-an “Pinceladas” lana argitaratu zuten denek batera, 3 abesti dauzka.

Lan guztiak Neat-en “KeLainoa” home-studioan grabatu, nahastu eta masterizatu dira, eta hor jarraitzen dute, musika egiten eta proiektu berrietan lanean.

Torke eta Ionji, aldiz, Errenterikoa dira. Eta Donostialdeko Hip-Hop berriko mugimenduan daude.

Gaur zuekin Ttan Ttakun Zuzenean: Neat eta Sidi eta Torke Ionjirekin.

Zuzenean

Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da.

Leave a Reply