Zuzenean irratsaioaren saio berri bat! Irratsaio berri honetan Chit Chat Sex Band taldearen ordu bateko zuzeneko kontzertua emititu dugu. Bartzelonako Moog kluban grabatuta dago.
Chit Chat Sex Band musika elektronikoa egiten duen Iruñako hirukotea da. Iñaki Kreator-ek, Sampler-ek eta Pablo Gimeno Gurpegi-k osatzen dute. Taldearen soinu orijinalak eta zuzeneko ez-konbentzionalek taldearen izaera internazionala iragartzen dute. Euren soinua eragin ezberdinen nahasketa bat da: batetik europear eta amerikar estetika, bestetik elektro-clash, ebm, old-school, punk eta soul doinuak.
Iñaki Kreator, alias Iñaki Calvo-k, dj ezagun, ekoizle eta interpreteak sortu zuen taldea. Iñaki-ren lorpena eszenatoki underground elektronikoa 20 urte baino gehiago bizirik mantentzean datza. 2004. urtean, ezagutu zuten elkar Iñaki eta Sampler-ek, Samuel Fitch izenarekin ezaguna ere, EEUU-ko abeslari, konpositore harrigarria. Biak batera, abestiak idazten hasi ziren eta errealitate bihurtu zuten euren helburua: sala eta dantza areto ezberdinetan lan egitea. Hamaika doinu sortu zituzten elektro-rock-aren eragina e.b.m-arekin nahastuta. 2013-ko urtarrilan Pablo Gimeno Gurpegui batu zitzaien, talentu handiko musikari aditua, formakuntza klasikokoa, zeinak intentsitate berri bat ekarri duen, eta maisutasun maila orokorra igo duen. Soinua sakonagoa bilakatzen da eta “banda” baten antza gehiago dauka.
Müsex Industries zigiluak ateratako EP War Cry debut arrakastatsua ondoren, Chit Chat Sex Band-ek bere lehenengo disko osoa atera zuen A Weapon of Mass Seduction: 9 abesti orijinal four-on-the-floor kolpeak eta erritmo zarpailak acid-synth texturekin konbinatuz.
Linea melodiko adierazgarriak eta hitz argiak. Grabazioa, Mikel Salas (REC3) musikari eta konpositore saristatuaren kolaborazio eta ekoizpenak karakterizatzen du. Fue grabado y co-producido por la banda, Salas, Javier Suescun y Nacho Serrano, de Zaragoza (Los Niños del Brasil.)
Chit Chat Sex Band-en soinua etengabe garatuz badoa ere konposizio berri eta kontzertu bakoitzean, Iñaki, Sam eta Pablo-k euren estetika propioa sortu dute konpositore eta artista bezala, tendentziei, erraztasunei eta sailkapen errezari aurre eginez. Klub eta jaialdietan urte askotan arituz, taldeak eszenatoki elektronikoaren underground independientea aldarrikatu du harrotasunez. Ahots potenteak eta rock elektronikoko abestiak gehiago gozatzen dira zuzenean bizi eta entzuten badira. Inprobisazio musikalaren emozioa gustoko dute, soinu analogiko, ahots eta teklatuen alde eginez. Klub intimoetan zein maila handiko ekitaldietan euren zuzenekoek beti publikoaren oneritzi ikaragarria jaso dute.
Taldearen ikuskizun adierazgarrienak honakoak dira: gau basati bat Vitalic-ekin bere jaioterrian; urtemuga jai ikaragarria Metro Dance Club-en Alikanten; hainbat arrakasta itzel Bartzelonan, Macarena Club dotorean; metro Moog Electrónic Club mitiko, bakar eta autentikoa; Phonik Festival-eko ikuskizun epikoak, I + D Jaialdia Elgoibar eta Bergara-n; Elektro Oltzar festival Arazuri-n, Bartzelonan emandako hainbat ikuskizun Sònar 2013-an.
Chit Chat Sex Band-ek asko gozatu du hainbat artista nazioanal eta internazionalekin kolaboratzen, Compact Grey-eko alemanekin esate baterako “Reptile” remix-arekin; edo Syndrome Stendhal-ekin.
Chit Chat Sex Band-ek egunero jokatzen du eta egunero kontzertu berriak eskaintzen ditu Cathouse Booking-en bidez. Gogor dihardu lanean bere zuzenekoa perfekzionatzen eta material berri guztien erregistroa hasi du bere bigarren album-arentzat.