Zuzenean

ZUZENEAN#6 LAS HIENAS – LEBOWSKI FESTA

Gaur Ttanttakun Zuzenean irratsaioan oso kontzertu berezia eskeinko dugu. Joan den Azaroak. 23an ospatu zen Urgulleko Guardetxean: LAS HIENAS - LEBOWSKI FESTA Taldearen izena "Las Hienas" da, donostiako bost lagun dira: Lorea Etxarri-teklista (kontzertuan tronpeta ere jo zuen) Denis Agote- baxua (kontzertuan didgeridoo-a ere bai) Jon Mikel Luzarraga - kitarra Javi Vallejo- Bateria Edorta Subijana…
, ,

Gaur Ttanttakun Zuzenean irratsaioan oso kontzertu berezia eskeinko dugu. Joan den Azaroak. 23an ospatu zen Urgulleko Guardetxean: LAS HIENAS – LEBOWSKI FESTA

Taldearen izena “Las Hienas” da, donostiako bost lagun dira: Lorea Etxarri-teklista (kontzertuan tronpeta ere jo zuen) Denis Agote- baxua (kontzertuan didgeridoo-a ere bai) Jon Mikel Luzarraga – kitarra Javi Vallejo- Bateria Edorta Subijana – kitarra eta ahotsa.

Behin entsaio lokalean Kenny Rogers-en “Just Dropped In” kanta jotzen hasi ziren… eta horren segidan Bob Dylan-en “The Man In Me”. Seguraski Big Lebowski filmako doinurik ezagunenak. Elkarri begiratu eta Zergatik ez? galdetu zioten bereen buruari. Orduan 2013 Big Lebowskik 15 urte betetzen zituela ikusitakoan festa bat antolatzea erabaki zuten. Aurrerago EEBB-tako hiri askotan “Lebowskifest”-ak aspaldi egiten zirela ikusi zuten. Ideia ona iruditu zitzaien lagunen arteko bilera dibertigarri bat egiteko. Gauza da filme honek jarraitzaile asko badituela donostia inguruan eta “Lebowskifesta!”rekin Guardetxeko aforoa agortu zuten!.

Kontzertu baino gehiago festa deitzea gustoko dute. Lagun batzuk ere eskenatokira gonbidatu zuten, honen moduko kriterio bat jarraitzen: -Aupa Beñat! tronboia ikasten ari zinen, ezta? -Ba duela hiru hilabete hasi nintzen. -Perfekto!
Horrela hurrengo lagunek ere parte hartu zuten:
Beñat Mujika- tronboia eta koroak Xuxuna Juanes- koroak Mikel Uharte- Ahotsa, kitarra eta baxua Iñaki Ilzarbe- Kitarra
Hauetaz aparte Paoletta, Charlie eta Sergi beste lagunek azkeneko orduan (arazo desberdinak zirela medio) kale egin zuten eta azken momentuko moldaketak egin behar izan zuten.

Performance-ak ere izan zituzten… horrela Paco-k “el nota” ren pisuko nagusiak egiten duen dantza guardetxean errepikatu zuen eta Guardetxeko Iratik ohial batzuetan zintzilik egin zuen dantza. Igor Gerrak filmeko klipak erabiltzen bisualak proiektatu zituen Guardetxeko hormetan. Jendea mozorroturik (musikariak barne) igo zen Guardetxera eta mozorro lehiaketa ere egin genuen, alfonbra itsusi bat sari bezala jarriaz.

Gaur zuekin, zuzenean, LAS HIENAS – LEBOWSKI FESTA!

Zuzenean

Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da.

Leave a Reply