Zuzenean

ZUZENEAN #54 Diego Paque

54garren saioa eta beraz urtebetea egiten duen irratsaio honi Zorionak! ;) :D Gaur dugu Diego Paquearen kontzertu bat, Menorkan grabatuta. Diego Paqué musikari idazlearen kontzertua (abestia eta gitarra), Pepe Mascaró biolonista eta Juan Manuel Gómez “Gato” flauta travesera jolearen laguntzarekin. Diego Paqué musikari idazlea, hogei urtetik gorako ibilbidea daukana nazioarteko eszenatokietan zehar, abentura musikal berri…
, ,

54garren saioa eta beraz urtebetea egiten duen irratsaio honi Zorionak!
;) :D

Gaur dugu Diego Paquearen kontzertu bat, Menorkan grabatuta.
Diego Paqué musikari idazlearen kontzertua (abestia eta gitarra), Pepe Mascaró biolonista eta Juan Manuel Gómez “Gato” flauta travesera jolearen laguntzarekin. Diego Paqué musikari idazlea, hogei urtetik gorako ibilbidea daukana nazioarteko eszenatokietan zehar, abentura musikal berri batean murgiltzen da talde berriarekin. Esku bateko behatzak bezala, itxita euren barruan melodia bero eta zirarragarriak biltzen dituztenak, musikari irekiek eta bateratuek unibertso kreatibo eta musikala eskaintzen dute.

Diego Paqué
Idazle, konpositore eta interpretea. Lau disko dauzka argitaratuta:

Merguizo
Un botón de cada color
Sencillo live
María

1995-tik giran Europa eta Hego Ameriketan zehar.
Zine eta ikus-entzunezko banda sonorak sortu ditu
Ekoizpen diskografikoak egin ditu beste autoreentzat
Musika-antzerki zuzendaritza eta ekoizpena
Muntaia eszenografikoak

Zuzenean

Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da.

Leave a Reply