Martxoak 15-ean Lorea agirreren solasaldia zuzenean

Euskaltzale eta euskaldun askoren ahotan dabil ahalduntzea eta aktibazioaren erronka. Euskarari buruzko diskurtsoa aldatzearen beharra, euskara sustatzeko kanpainak, erabilera, euskara elkarteen lana… Donostian, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainarekin berriz ere indarra hartu du boteretzearen ideiak. Gai honen inguruan piztutako jakinmina asetzeko Lorea Agirre kazetaria eta Jakin-eko zuzendaria gonbidatu dugu hizlari gisa, martxoaren 15erako (19:00)…
, , ,

Euskaltzale eta euskaldun askoren ahotan dabil ahalduntzea eta aktibazioaren erronka. Euskarari buruzko diskurtsoa aldatzearen beharra, euskara sustatzeko kanpainak, erabilera, euskara elkarteen lana… Donostian, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainarekin berriz ere indarra hartu du boteretzearen ideiak. Gai honen inguruan piztutako jakinmina asetzeko Lorea Agirre kazetaria eta Jakin-eko zuzendaria gonbidatu dugu hizlari gisa, martxoaren 15erako (19:00) antolatu dugun hitzaldira.

Irutxuloko Hitzak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Piztuk elkarlanean prestatutako ekitaldia izango da. Lorea Agirrek euskahalduntzea eta feminismoari buruzko hitzaldia emango du, eta ondoren, Irutxuloko Hitzako kazetari baten galderei erantzungo die. Publikoak ere parte hartzeko aukera izango du, elkarrizketaren ondoren galderak egiteko aukera izango dute eta. Hitzaldia eta ondoren egingo dugu solasaldia irrati bidez jarraitzeko aukera izango da, Ttan Ttakun irratiak zuzenean emango baitu 107.2FM, 107.7FM eta ttanttakun.org bitartez.

Leave a Reply