Ttan Ttakun irratiaren aldaketa berriak eta aurkezpen festa

Ttan Ttakun irratiak 3 berrikuntza garrantzitsu aurkeztuko ditu Urriak 6 ostiralean. Alde batetik gure web orria ttanttakun.eus izatera pasako da. Bestalde 2. kanalaren inagurazioa izango dugu. Denbora dexente daramagu 107.2FM eta 107.7FM, bi kanal horietan emititzen donostia eta inguruetan. Orain arte emisio berbera  eskeintzen genuen 2 kanaletan, eta ostiraletik aurrera kanal bakoitzean emisio desberdinak izango…
Ttan Ttakun irratiak 3 berrikuntza garrantzitsu aurkeztuko ditu Urriak 6 ostiralean.

Alde batetik gure web orria ttanttakun.eus izatera pasako da.

Bestalde 2. kanalaren inagurazioa izango dugu. Denbora dexente daramagu 107.2FM eta 107.7FM, bi kanal horietan emititzen donostia eta inguruetan. Orain arte emisio berbera  eskeintzen genuen 2 kanaletan, eta ostiraletik aurrera kanal bakoitzean emisio desberdinak izango ditugu. 1 kanala 107.2FM-a izango da eta zuzeneko irratsaioak bertan mantenduko ditugu. 2 kanala 107.7FM-a izango da eta kanal musikala izango da, nahiz eta irratsaio berezi batzuk ere izango ditugun noizbehinka.

Azkenik kurtso berriaren programazio berriak (kanal bakoitzarentzat programazio bat), aurkeztuko ditugu.

Guzti hau festa eder batekin girotuko dugu, urriak 6-ean Donostiako Urgull-eko Guardetxean, gaueko 21:00-tatik aurrera Tenpera, Beñaranks eta DJ Pemaulk arituko dira gaua alaitzen, DOAKO sarrera izango delarik. Animatu, guztiak zaudete gonbidatuta.

Mila esker guztioi eta ostiral arte!

Leave a Reply